Kirola Par(t)ekatuz / Igande Sasoi

KARTELA IGANDE SASOI

Parean Elkartea.- Datorren URRIAREN 8an Emakumeen kirola sustatzeko IGANDE SASOI antolatu dugu. Bertan herriko klub askok parte hartuko dute, euren eskaintza erakutsi eta haiekin probatzeko aukera emanez hurbiltzen diren guztiei, haur zein helduei.

Eskubaloian, korrika, judoan, txirrindan, saskibaloian, parkourrean, skate surfean, arraunean, adinekoentzako gimnasian, squashean, voleibolean, rugbyan, xakean... eta kirol askoz gehiagotan aritzeko aukera izango da goizeko 10.00tatik 13.30tara Irungo Paseo Kolonen.

Emakumeen presentzia kirolean gizonena baino baxuagoa da, bai kopuruan eta baita ikusgarritasunean. Egoera eraldatzeko asmoz, Irungo kirol klubek emakumeei zuzendutako kirol eskaintza GIDA batean biltzen saiatu gara.

Atxikita doan gida baliatu eta IGANDE SASOIAN parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Eta ahalko balitz, Igande Sasoieko deialdia zabaltzera animatu nahi zaituztegu.

Gida eskatzeko: parean.elkartea@gmail.com

Etiquetas: