Adinekoen elkarteek autobus geltokietako egoera larria salatu dute

Autobus Público

Autobusak behar ez bezala lerrokatzeagatiko arriskuak

Autobus-geltoki askotan, autobusak espaloitik urrun aparkatzen dira, eta horrek arriskua dakar adinekoentzat eta/edo mugikortasun murriztua dutenentzat.

Pertsona askok zailtasun handiak dituzte espaloira iristeko, eta eroriko batzuk izan dira (ondorio larririk gabe, oraingoz). Edozein egunetan ezbeharren bat gerta daiteke.

Duela hilabete batzuetatik hona, adinekoen elkarte batzuk egoera salatzen ari gara, eta arrisku-egoera hori konpontzea proposatzen.

Mugikortasun-arlotik erantzun digute kontratatutako enpresari jakinarazi zaiola. Baina denak berdin jarraitzen du.

Gai hau Irungo milaka herritarri dagokie, eta benetako irtenbide bat bilatu behar da.

Behean sinatzen dugun adinekoen elkarteok egoera hori salatu nahi izan dugu prentsan. Eta ez gara geldituko egoera larri hau konpondu arte.

Adinekoen elkarteak:

NAGUSILAN, GURE ALTXOR, AFAGI, GEPE, FORO CIUDADANO y ZELAIBURU

Etiquetas: