Garoa Lekuona izeta proposatu du Hondarribiko EH Bilduko mahai politikoak zerrendaburu izateko

imagen

Hondarribiko EH BILDU.- Hondarribiko EH BILDUren mahai politikoak, Muaran egindako herri batzarrean, hurrengo udal hauteskundetarako proposatzen duen hautagaia aurkeztu du. Garoa Lekuona Izeta da Hondarribiko mahai politikoak proposatzen duen hautagala.

Garoa Lekuona Izeta Zuzenbidean Lizentziatua (EHU Donostia, 2001), Enpresa Kudeaketako eta Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterren tituluak ditu. Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko Berrikuntza Teknikaria izan da azken 12 urtectan. Azken lan honetan mugikortasun jasangarria, erregal alternatiboak, logistika 4.0 edota hirictako salgaien banaketako lantaldeak kudeatu ditu; euskadi, estatu zeim europa mailako berrikuntza proiektuak kudeatu ditu, sektoreko prospekzio lanak burutzearekin batera. Frantsesez eta ingelesez ere moldatzen da eta 2 haurren ama da. Lan profesionalaz gain, hondarribitarra 1zanik, eta hogei urterekin txibilito bat jotzea erabaki zuen ezkero, Hondarribiko Alardeko Jaizkibel Konpainiari lotuta eman ditu berdintasunaren aldeko pausoak. Aipatzeko, 2006-2008 bitartean konpainiaren kapitaina izan zen.

Behin proposamena eginda otsailaren 2, 3 eta 4an burutuko den bame bozketan onartu beharko dute kideek maha1 politikoak proposatutako hautagaia.

Hondarribiko EH BILDU zerrenda prestatzeko lanean ere badabil, eta behin bame prozesua bukatuta aurkezpen publikoa egingo du aurki.

Etiquetas: