EH Bilduk hiri mugikortasun iraunkorreko planari alegazioak aurkeztu dizkio, udal gobernuaren proposamenak dituen gabezia handiak zuzentze aldera

Bidegorri

EH Bildu.- EH Bilduk Irungo mugikortasuna hobetze aldera erpin desberdinak jorratzen dituen alegazioen dokumentua erregistratu du, Udal Gobernuak aurkeztutako dokumentuak gabezia handiak dituela aztertu ostean.

"Epe motzean Isuri Gutxiko Eremua indarrean sartuko da eta Irungo mugikortasuna ezinbestean aldatuko da. Epe ertainean autoak ezingo dira eremu hauetan sartu eta honek hiri osoan aldaketa sakonak egitera behartzen gaitu; gure proposamenek trantsizio hau ahalik eta modu plangintzatuenean egiteko helburua dute. Hiria prestatu behar dugu, baliabide eta azpiegitura desberdinak martxan jarri eta Udal Gobernuak aurkeztu digun proposamenak ez du hiria etorkizun hurbil horri aurre egiteko prestatzen."

EH Bildutik Isuri Gutxiko Eremuak progresiboki eta faseka ezartzeko proposamena egiten du, Irungo bizigune guztiak IGEak bilakatu arte.

Horretarako Udalak IGEaren ezarpen plan bat diseinatu behar duela aldarrikatu du. Izan ere, hirian zehar murriztuko diren aparkalekuen zenbaketa egin eta eremu bakoitzaren sarreretan disuasio-aparkalekuak sortu beharko direla ohartarazi du. Taldeak dioenez, IGEaren diseinuak biribilgune forma izatea ezinbestekoa izango da, eremuan sartu ezin diren autoen pilaketak ekidite aldera. Baina 2027 urteraino aplikatuko den HMIPak horrelako plangintzarik jasotzen ez duela salatzen du.

IGE-aren gaineko ekarpen desberdinak sartzeaz gain, bost ildo orokorren gainean landu dituzte gainontzeko proposamenak:

  1. Oinezkoak.
  2. Bidegorriak eta bizikletaren erabilera.
  3. Garraio Publikoa: Alokairuzko bizikleta publikoen zerbitzua, autobusak, Euskotren, Renfe.
  4. Garraio Pribatua.
  5. Aparkalekuak.

Proposamen guztiak banan-banan partekatuko dituzte datozen egunetan.

Etiquetas: