Lan ikuskaritzak ELAri arrazoia eman eta ebatzi du Merkal Calzadosek langileen greba eskubidea urratu duela

huelga Merkal Calzado

ELA.- Epaitegiek ere ebatzi dute Merkal Calzadosek ordu sindikalak ez dituela errespetatu.

Gipuzkoako Merkal Calzados enpresan 50 langile daude (ELAk bost ordezkari sindikal ditu) eta 130 greba egun egin dituzte enpresa akordioaren alde; hiru hilabete daramatzate greba mugagabean. Izan ere, 2009. urteaz geroztik dute hitzarmen sektoriala berritu gabe, eta 2019an indargabetu zen enpresakoa. Zuzendaritzak, ordea, entzungor egiten jarraitzen du, eta langileen greba eskubidea urratu du.

ELAK egoera hori salatu du bai Lan Ikuskaritzan, bai epaitegietan, eta biek ere arrazoia eman diete. Alde batetik, Lan Ikuskaritzak arrazoia eman berri dio ELA sindikatuari, eta onartu du Merkal Calzadosek grebalariak ordezkatu dituela; greba eskubidearen urraketa suposatzen du horrek. Bestetik, ELAk maiatzean salatu zuen epaitegietan beste urraketa bat: enpresak, komiteko ordezkariari ordu sindikalen erabilpena ukatu egin zion langile baten baja kubritzeko aitzakiarekin. Epaitegiak ELAri arrazoia eman dio, eta agerian geratu da enpresaren jarrera antisindikala.

ELAK Merkal Calzadosi eskatzen dio langileen aldarriak aintzat har ditzala, eta langileen eskubideak errespeta ditzala. Izan ere, langileek garbi dute borrokan jarraituko dutela.

huelga Merkal Calzado

huelga Merkal Calzado

Etiquetas: