Martxoaren 8rako mobilizazioak eskualdean

Martxoak 8

Bagera.-Emazteen eskubideen aldeko borrokaren nazioarteko eguna, 2024ko martxoaren 8a, ostirala, zatozte eta har ezazue parte mobilizazio eder honetan!

Aurtengo egitarauan

  • 17:45ean Gaztelu-Zaharren: M8 Asanblada Feminista Bidasoarekin koordinatuta, Gaztelu Zaharreko errotondatik manifestazioa abiatuko da Santiago zubirantz eta bertan Irungo kideekin bat egingo dugu, haiekin batera Zabaltze plazaraino jarraituko dugu Hondarribitik etorritako zutabearekin topo egiteko eta, denak batera, San Juan plazan amaitzeko, 19:30ean, sorpresaz eta emozioz beteriko une batean.

  • 21:00ean Borderline Fabrikan: Borderline Fabrikarekin partaidetzan, pintxo pote eta Joana Milleten "Be aT" dantza ikusgarria.

Bagerak ere gonbidatzen zaituzte ondorengo jardueretan parte hartzera

  • Gure bazkide baten erakusketa: Camille Perrottet Hendaiako mediatekan martxoaren 5etik 26ra Autoportratuak izenburuarekin, erakusketa honek artistaren titi baten argazkiak biltzen ditu, emakumezkoen sexualitatearen sinbolo gisa. Horrela, Camille PERROTETek, umorez, emazteen eskubideak, sexualitatea, haien eskubide sozialak interpelatu nahi ditu, martxoaren 15ean, 18:00etan estreinaldia izango da.

  • EBAren (Egiazko Berditasunaren Alde) aurkezpen publikoa, zeinaren parte baita Bagera, Emazteen Etxeari buruzko inkesta baten emaitzak (horien artean 124 boluntario lanerako prest): "Emazteen Etxea: lurraldeko igurikimenak" EHEn martxoaren 6an, 18:00etan, hautetsiak, berdintasun batzordeko kideak eta prentsa presentziarekin

  • Martxoaren 10ean, 16:30tan, Hendaiako Judo Klubak proposatua den self defentsa tailer bat dohainik, eta ondotik, 18:00tan, nahi dutenentzat, judo klase bat, 5 €-ko parte hartzearekin. Joan den azaroan tailer honek izan duen arrakastak eta horren inguruko eskariek berriz parte hartzeko gogoa eman digute.

  • Bagerak eta Amets Yoseikin Budo elkarteak martxoaren 16an eta apirilaren 13an proposatzen dituzten gorputzaren jabekuntza eta self defentsa tailerrak emazteen eskubideen aldeko dinamika berean kokatzen dira, baina beteak dira.

Programa ederra da! Zuen beharra dugu, zatozte gurekin!!!...

Kaleak okupatu behar ditugu, leku publikoak, behin eta berriz!!!

Etiquetas: