EMEKIKO Juntakideak.- Gure herria eta gure jaiak maite ditugulako, 30 urte beteko dituen gatazkari irtenbidea bilatzeko urrats sendoak emateko garaia da, kontuan izan dezagun gure alboan dagoen laguna, familiako kidea, herritarra.
Elkarri entzunaz eta elkarri errespetatuz guztion artean bilatu dezagun bidea berdintasunean eta asktasunean oinarritutako jaiak lortu arte.
Emeki, EMAKUME GUZTIEN topagunea da, gai honetan eta besteetan edozein ideologia dela ere (elkartean denak errespetatzen dira). Elkartea, emakumeok seguru eta aske sentitzen garen gunea bermatzeko lanean jarraituko dugu.