“Hilerokoa Eskoletan” programa

Portada

Ara!Gorputz.- Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako haurrei eta eskolan lan egiten duzuen heldu guztioi bideratutako saioak eskeintzen ditugu.

Lehen hilerokoaren inguruko informazioa eta menarkia bidelaguntzeko tresnak partekatzea dira saioen xedeak.

Hortaz aparte, 2019tik urtez urte hainbat baliabide sortu ditugu irakasleok gaia modu “autonomoan” landu ahal izateko: Unitate didaktiko bat, “Ziklikoa naiz!” bideoa, norberaren zikloaren erregistroa egiteko ziklograma eta gaiari ikusgarritasuna emateko zenbait ilustrazioa. Guzti hori (eta gehiago!) hemen topatu dezakezue.

Gainera, azken ikasturtean 2 ildo batu dizkiogu programari:

  • Zikloan APP-a: Hilerokoaren erregistroa mugikorraren bidez egiteko euskarazko lehen aplikazioa. Info gehiago nahi baduzu egin klik hemen.
  • Hilerokoa lantzen dugun eragileon katalogoa: Gure lurralde ederrean hainbat eragile gaude gai hau lantzen, eta katalogoan eragileen informazioa bildu dugu. Katalogoa ikusteko egin klik hemen.

Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu. Aukera baduzue, asko eskertuko genizueke guraso elkarte eta beste ikastetxe batzuei mezua helarazten lagunduko bazenigukete.

Ikasturte oparoa desio dizuegu.

Laster hilerokoaren stiker eder batzuek eta ilustrazio berri pare bat zabalduko ditugu gure Telegram kanaletik, batu zaitez!

Etiquetas: