Denon Berdeguneak Koodinadora.-Joan den larunbatean, 2024ko urtarrilaren 27an, talde ekologista eta hiri zuhaitzen defentsan dauden elkarteetako ordezkariak elkartu giren Iturri kultur etxean, Elorrion, DENON BERDEGUNEAK koordinadoraren Lehen Batzarra estreinatzeko.
Bilera honek elkarlanari hasiera eman dio gure herri eta hirietako hiri zuhaitzen eta berdeguneen defentsa eta kontserbazioaren aldeko borroka partekatuan eta Zuhaitzen eta Ondare Berdearen Defentsarako Manifestua sortu du.
Hiri zuhaitzen defentsarako talde guztiak DENON BERDEGUNEAK-ekin bat egitera gonbidatzen ditugu.mezu bidez: denonberdeguneak@gmail.com.
Zuhaitzen eta ondare berdearen aldeko manifestua
Jarraian zerrendatzen diren pertsonek eta gizarte-erakundeek gure sumindura eta gaitzespena adierazi nahi dugu gure udalen honako ekintzen inguruan: zuhatz mozketa masiboak, inausketa eta mutilazio basatiak, arborizidioa, zuhaitzen kudeaketa, plangintza eta landaketa ez betetzea eta gardentasunik ez izatea, parterreak eta txorkoak lauzatuta egotea, parkeak, lorategiak, zuhaitzak eta parterreak ez mantentzea eta kontserbatzea.
Horrez gain, gure kaleak eta plazak gune kutsatu, osasungaitz, gogor, ibilgaitz eta bizigaitz bihurtzeko ahalegina ere egin dute hainbat udalek, ingurumenarekiko sentsibilitaterik, kontzientziarik eta konpromisorik eza agerian utziz, Hiri Jasangarriaren eredurik eta proiekturik gabe, Hiri Ekologiarekin eta Ingurumenarekin koherentzia eza erakutsiz, gainera, tenperatura altuei, kutsadurari, Klima Aldaketari eta horien ondorioei aurre egiteko tresnarik gabe utziz.
Ez ditugu nahi itzalik, berderik eta zuhaitzik gabeko herri eta hiri bizigaberik.
DENON BERDEGUNEAK uste dugu udalak direla ekintza horien erantzule zuzenak, zuhaitzak eta berdeguneak babesteko eta kontserbatzeko zaindari nagusiak izan beharko lukete, eta, beraz, zera EXIJITZEN DIEGU:
- Mozketa masiboa eta inausketa basatiak berehala geldiaraztea. Arrisku mailan dauden zuhaitzak mozteko erabakia azken aukera gisa onartzea eta berehala landaketa/ordezkapen berri bati ekitea, mozketa, zurtoina kentzea eta landaketa ekintzak prozedura bakarrean eginez.
- Berdeguneak, parterreak eta txorko lauzatuak eta zolatuak lehengoratzea eta berehala ordezkatzea, bai eta kendutako zuhaitzak berritzea eta zuhaitz-txorko eta parterre hutsetan zuhaitzak landatzea ere.
- Hiri-espazioak birnaturalizatzea, berdegune berriak sortuz, hala nola parkeak, lorategiak eta gerriko berdeak, asfaltoa gutxitzeko, biodibertsitatea bultzatzeko, airearen eta zarataren kutsadura murrizteko eta babesleku klimatikoak sortzeko.
- Gardentasuna. Egiazko Sarbide publiko gardena honako informazioari buruz: parkeen eta lorategien kudeaketa, zuhaitzen udal-inbentarioa, gauzatu baino 15 egun lehenagoko epeaz argitaratutako zuhaitz mozketa fitxa eta inausketa-fitxa indibidualizatuak.