Hendaiako Harri Xabaleta Elkarteak sinadura-bilketa hasi du auzoko lorategia urbanizatzeko proiektua geldiarazteko.
Auzoko okindegian sina daiteke edo harri.xabaleta@gmail.com helbidean elkartearekin harremanetan jarriz. Gainera, auzolana antolatu dute ostegunero 16:00etan.
Harri Xabaletako jardinaren sinadura bilketaren inguruko informazioa
- Aurkezpena:
- 400 m2 inguru dituen lorategi publiko bat da (Herri Elkargoa); Harri Xabaleta auzoaren erdi-erdian kokatua.
- Auzoan gelditzen den azken lorategi publikoa da.
- Lorategi hau betidanik izan da erabilia baratze moduan; auzoko adintsuenen ere horrela ezagutu dute beti.
- Azken 8 urtetan auzokide batek manteindu du lorategia permakultururan, eta beraz, kalitate handiko lurraz ari gara mintzantzen.
- Gaur egun, auzoko biriki bat da, zuhaitz, zuhatzez, lorez, fruta arbolak, polinizatzaileak, baratzekiak, txoriak… biodibertsitate adibide on bat.
- Partzelan ere aurkitzen dugu eraikin bat 40m2 ingurukoa orain arte garagea izandakoa.
- Herriko Etxeko proposamena (behin baino gehiagotan eskatu dugun arren ez dugu proiektuaren proposamen zehatzik; bereziki planoak eta aurrekontuaren inguruan):
Herriko Etxeak proposatzen du berregitea eremu osoa:- Hiru “arrêt minute” egitea (Ez da auzokoen aldetik edo komertzioen aldetik horrelakorik eskatu, aldiz eskatu da dagoeneko dauden lau “arrêt minute” errespeta araztea eta bertan dagoen abiadura muga -20km orduko- errespeta araztea).
- Garage eraikina eraistea, eta dagoen landaredia ezabatzea.
- Eremua berregituratu: hiru betonezko pasaiak egin oinezko zein txirrindentzako, gelditzen den eremuan landatuz zuhaitz, zuhaizka eta lore batzuk.
- Ikusita Herriko Etxeak aurkeztu digun zirriborroa, kalkulatzen dugu %30eko mineralizazioa eta aipatua izan zen 400000 euroko aurrekontua.
- Harri-Xabaleta Bizilagunen Elkarteak egin duen hausnarketa proiektoari buruz:
- Iruditzen zaigu lorategiak duen balorea,auzoarentzat zein planetarentzat ere, handiagoa dela gaur egun dagoen bezala Herriko Etxearen proiektuarekin konparazioan. municipalité.
- Uste dugu Herriko Etxeak proposatzen duenak deuseuzten dituela erabiltzen ahal diren azpiegiturak (garageak) eta txikitzen duela ezinbestekoa den landaredia eta lurra (are gehiago kontuan hartuta gero eta euri erauntsi handiagoak gertatzen direla bereziki gure auzoan).
- Gogoratu nahi dugu eremu komun honek ekartzen duela elkarbitzitza, bizilagunen arteko harremanak, eta naturarekiko konetxioa; gai hauek, hain aipatuak eta hain gutxi plantan jarriak, bermatzen dute osasun mentala eta elkarren arteko laguntza.
- Konbentzituak gaude garageak eraistea azpiegitura publikoak sahutzea dela, bereziki behar handia dagoenean, adibidez txirrindentzako aterpeak izateko…
- Harri-Xabaleta Auzo Elkarteak PROPOSATZEN DU:
- Proiektuan aurreikusia den dirua ematea seguritatea bermatzeko oinezko zein txirrindularientzat auzoan diren hainbat puntu beltzetan: C. Passicot, Fermes, Beltzenea, Tunnel, Zone 20.
- Auzo Elkarteari eman aukera eremu hau erabiltzeko helburu kolektiboak, partehartzaileak eta barneratzaileak!
- Hitzordua ostegunero 16.00etan lorategian ikusteko zer nahi dugun gure lorategiarentzat, bizilagunak edo ez konbidatuak zaudete.
- Ezin baduzu eta interesa baduzu kontaktatu gurekin.
SUSTENGATU SINADURA BILKETA
AUZOARENGATIK ETA PLANETARERGATIK!