60 lekuko izango ditu Korrikak Irunen eta Hondarribian

Korrika

bidasoa.hitza.eus.- Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen. Irun eta Hondarribia arteko kilometroetako lekukoak 60 eragilek eramango dituzte.

16:00etan abiatuko da datorren asteko ostegunean (hilak 14) 23. Korrika Irundik. Beraz, AEKren sostengurako herri lasterketa aldarrikatzailearen lehen kilometroak, beraz lekukoak, Irun eta Hondarribiko biztanleek eta eragileek eramango dituzte. 16:00etan San Juan plazatik abiatuta, Irundik barreiatuko da Korrikaren emozioa, handik Hondarribiaranzko bidea (16:23an iritsiko da hara) joan, atzera buelta Irun aldera egin, eta hendaiarrei lekukoa 17:19an emateko.

Irungo AEK-k bitarte horretan lekukoak eramango dituztenen zerrenda zabaldu du. Helburu jakin batekin: eskerrak ematea. “Mila esker Bidasoan kilometroa babestu duzuen guztioi”, esan dute. Zerrenda horretan askotariko talde, eragile eta elkarteak daude. Honakoak dira horiek guztiak:

Korrika babesleen zerrenda

Etiquetas: