Gazteak ON: Elikadura erronka

 Prentsaurrekoaren unea. Argazkia: Bidasoko Hitza

Labore Txingudi.- Mala Permaculture kooperatiba eta Bidasoa Txingudi eskualdeko elikadura kontsumo taldeak, Labore Txingudi eta Hendaiakoop, «GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA» lehiaketaren aurkezpena egin nahi dugu. Bidasoa-Txingudi eskualdeko gazte-nerabe eta haien erreferentziazko irakasle, hezitzaile eta hezkuntza zentroak lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu hausnarketatik eraikitako sentsibilizaziorako eak bideoen bitartez gizarteratu ditzaten.

Hemen gauden hiru erakundeok elikaduraren eraldaketarako abiapuntu partekatu batetik lanean dihardugu 2023 urtetik. Elkar lan honen jatorria bi kontsumo taldeen sorreratik errealitate bat izan bada ere, 2022an Gipuzkoako Aldundia eta Pirineo Atantikoetako mugazgaindiko proiektuetarako Ideiak lerroan saritutako proiektuaren bidez, sendotu zen, elikaduraren eraldaketarako hezkuntza abiatzeko, eskualdeko kaze eta irakasleentzako material pedagogikoa sortu eta zabalduz

Gure helburuari tinko eusten diogu, elikadura sistema agroekologikoa, gardena, parte-hartzailea nahi dugu, harreman bidezko eta ekitatiboekin, klima-larrialdiari eta desagertze-krisiari aurre egingo diona eta elikagaien galerak eta xahuketak saihestuko dituena. Elikadura osasuntsua, eskuragarria, ekologikoa, sasoikoa eta tokikoa nahi dugu, kate laburrago, justuago eta orekatuagoetan banatzea lehenetsiz, bizitza ospatzen duen eta beste pertsona batzuekin eta kontsumitzaile kontziente eta ahaldunduta lotzen gaituen janari zaporetsuekin.

Helburu honetan ez gaude bakarrik, eskualdeko eragile gehiagok partekatzen dute elikaduraren eraldaketarako beharrezkoa den ikuspuntu hau. Eta hala erakutsi zuten laz garatutako “Bidasoaldeko elikadura burujabetza pausoz pauso” proiektuaren emaitzek: Pedagogía, erakundeen inplikazioa eta eragileen arteko elkarlan zein saretzea beharrezkoak dira. Hortaz, Gipuzkoa Aldundiko mugaz gaindiko lankidetzarako 2024 urteko Ideiak egitasmoaren baitan sarituta izan den “Gazteak On: Elikadura Erronka” proiektu honek hiru helburu hauek uztartzen ditu.

Gazteen hausnarketatik eraikitako bideoak

Bidasoa Txingudiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo kolegioko adinean dauden gazteak eta haien irakasle edo hezitzaile erreferenteak lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Etorkizuneko elikadura bertakoa, ekologikoa eta osasuntsua izan dadin gazteen ikuspuntua ere, beharrezkoa delako. Lehiaketa honetara bideratutako bideoak eskolan elikadura jasangarriaren baitan lantzen dituzten proiektuak erakusteko, sortu nahi dituzten egitasmoak aurrera eramateko eta idelak garatzeko aukera bat izan nahi du. Lehiaketa ororen helburua parte hartzaileen lanari sari bat ematea den heinean, GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA lehiaketak bi sarijarriko ditu partaideen eskura: Epaimahairen Zaria 600€ko baliokoa eta Herritarren Zaria, eskualdeko biztanleen bozketatik eratorria eta 400€ko balioa izango duena. Sari hauek ikastetxe edo hezi-gunearen elikadura burujabetza hobetzeko sariak izango dira eta ikastetxe edo hezi-gune bakoitzaren espazio eta baliabideen arabera adostuko dira.

Parte hartzeko prozedura 6 fasetan banatuta egongo da eta honakoa izango da:

  • 0. fasea: Izen ematea. 2024-10-01tik 2024-12-31 Bitarte, Izena emateko www.gazteakon.eus webguneko izen emate fitxa bete beharko da.
  • 1. fasea: Bideoen aurkezpena. 2025-01-01tik 2025-04-11 bitarte. Bideoa aurkezpen fitxarekin (web-ean eskuragai) wetransfer bidez bideoak@gazteakon.eus helbidera bidali beharko dira.Fitxa honetan bideoaren izenburua eta deskribapena 3 hizkuntzetan jasoko dira.
  • 2. fasea: Bideoen azterketa. 2025-04-12tik 2025-05-04 bitarte. Ebaluazio Batzordea arduratuko da proiektu bakoitza aztertzeaz. Irizpide guztiak betetzen dituzten proiektuak baino ez dira kontuan hartuko.
  • 3. fasea: Proiektuen bozketa. 2025-05-O5tik 2025-05-25 bitarte. Herritarren saria aukeratzeko bozka sistema rek bat egongo da. Bozka emaile bakoitzak aurkeztutako bideoen artean 3 bideori bozka eman beharko dio. Fase honetan zehar, epai-mahaiak, dokumentu honetan aurkeztutako balorazio irizpideak jarraituz, epai-mahaiaren saria aukeratuko du.
  • 4 fasea: Emaitzen argitaratzea. 2025-05-30ean saritutako bideoen emaitza www.gazteakon.eus webgunean argitaratuko da.
  • 5. fasea: Sarien gauzatzea. 2025-10-31 bitarte. Gazteak on lehiketaren antolatzaile eta proiektu saridunen artean sariak adostu eta gauzatzeko epea egongo da.

Sentsibilizazioa, parte hartze eta babesa

Fasez-fase egindako azalpenean agertu bezala, 3. fasean eskualdeko biztanleei parte hartzeko aukera zabalduko zaie. Talde ezberdinek sortutako bideoak webgunean ikusgai egongo dira eta fase jakin honetan, herritarrek haien aldeko bozka emateko aukera izango dute. Herritarren saria aukeratzeko parte hartze prozesuarekin bat egiteko aukera ez ezik, bideo hauen zabaltzea populazioren sentsibilizaziorako ekintza izan nahi du, gazteek helduen sentsibilizazioan eragile aktibo bihurtzeko aukera bermatuz.

Gorago adierazi dugun bezala, fase honen garapena 2025eko maiatzaren 5etik 25era burutuko da eta herritarren parte hartzea eskatzen duen fase honen zabalkunderako, zuen, komunikabideen laguntza estimatuko dugu.

Etiquetas: