Irungo alkateari alarde publikoa antolatzeko eskatu dio alarde parekideak

Alarde

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar "moral eta politikoa" dela gogoratu du alarde parekidearen batzordeak.

Cristina Laborda alkate andreari zuzenduta

Irungo Alarde Parekidearen Juntak eskatu egiten dio Irungo Udalari hiritar guztientzako Alarde bat antola dezala.

25 urte dira Irunen bi Alarde egiten direla:

  • bata, emakumeak kantineren paperean baizik onartzen ez dituena;
  • bestea, ez baztertzailea, Emakunderen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoaz partikular talde batek antolatua, parte hartu nahi duten orori zabalik.

Alardea mendetan eta mendetan antolatu du Herriko Etxeak; areago, udal ez baina kontzeju huts zelarik ere antolatzen zuen, eta XIX.

mendearen bigarren erdialdeaz geroztik eutsi dio gaur egun ezagutzen dugun erari. Uste dugu tenore honetan gure hiriak berriro merezi duela Udalak antolatutako Alardea.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunprintzipioa, bai eta sexuagatik ezein bazterkeriaren debeku berariazkoa ere, gure toki1erakundea barne den ordenamendu juridiko guztietan jasota daude.

Halaber, gure Autonomia Estatutuak ere ezartzen du botere publikoen eginbeharra, baldintzak sustatzekoa eta oztopoak gainditzekoa, pertsonek eta beraien taldeek erdiets dezaten berdintasun benetako eta eraginkorra.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar moral eta politikoa da, emakumeen eskubideak bermatzea dakarrena, bai eta pertsona guztientzako aukera berak eraikitzea ere. Beraz, zuzenean dei egiten die arduradun politikoei, nolako jokabidea duten benetako berdintasuna ezinezko bihurtzen duten oztopoez esparru guztietan, jal girokoetan barne, desager dadin.

Emakundek dioen bezala, berdintasuna elkarbizitza-balio bat da, eta urteotan jendarte osoak, baita udal erakundeak berak ere, urratsak egin ditu aurrerantz berdintasunaren aldeko konpromisoan hainbat esparrutan.

Horregatik, uste dugu iritsi dela goian aipatutako konpromiso hori gure hiriko jaietan ere gauzatzeko tenorea; hain zuzen, Udalak Alarde parekidea sustatu eta antolatuta.

Gure eskabidea onetsiko eta erantzun positiboa emango diozulakoan.

Alarde Parekidearen Junta

Etiquetas: