Ostomila txotxongilo Taldea "Baleazaleak" bere obra berriarekin kuban izango da FESTITIM jaialdian aste honetan

Otsomilak Baleazaleak kartela

Ostomila txotxongilo Taldea.- Bidasoaldean finkatua den Txotxongilo konpainiak Kubako FESTITIM jaialdian parte hartuko du Euskal Herria ordezkatuz.

"Baleazaleak ez da txotxongilo-ikuskizun bat bakarrik, Selma Huxleyren figuraren eta Miqm 'ak kulturaren inguruko ikerketa lan baten gailurra da" , dio Zoa Tamara Cuellar antzerkigile Nikaraguarrak, Ostomila Txotxongilo taldeko zuzendariak.

Antzezlanean, Elaia neskatilak bere nortasuna ezagutzeko bidaia-abentura bati ekiten dio, bidaia honek euskal baleazaleen garaira eramango gaitu. Obra fikzio bat da, eta Mikm 'aq kulturaren elementu mitologikoak eta gertaera historikoak aipatzen ditu. Mikm' aq Ternuako kostaldean dago, Kanadan, eta mendeak dira herri euskaldunarekin senidetuta dagoela. Proposamen eszeniko honek euskal musika tradizionala eta Mikm 'aq kantuak ditu lagun.

Datorren astean, FESTITIMen, Kubako Matanzas txotxongiloen nazioarteko jaialdi garrantzitsuan aurkeztuko dira. "Ostomila konpainiak, lehen aldiz, Kubako Matanzas-eko jaialdia eta Etxepare Institutua elkarrekin konbenioa sinatzea lortu dugu eta Konpainia bertan izango da Euskal Herriko kultura ordezkatzen modu ofizialean, guretzako ohorea da, hau guztia Idoia Oteguiren (topic-eko zuzendari zaharra) laguntzarik Gabe ezinezkoa izango zen" dio Ruben Mejuto, Ostomila Txotxongilo taldeako kidea. Bidai honetarako Garazi Navas eta Iñaki Urzainki musikarien laguntza izango dute.

Etiquetas: