ElA Sindikatua.- Gipuzkoako Merkal Calzados enpresan 50 langile inguru daude eta ELA Sindikatuko komitea dute 5 ordezkarirekin.
Aurreko urtean hitzarmen propioa negoziatzeko hurratsak ematen hasi ziren, ikusirik hitzarmen sektoriala 2009tik berritu gabe dagoela eta haien akordio propioaren indarraldia 2019an bukatu zela. Asanbladak egin, bozkatu eta plataforma eratu zuten. Enpresarekin hainbat bilera burutu ondoren, negoziaketek ez dute aurrera egiten.
Mobilizazio ezberdinak burutu dituzte, elkarretaratzeak, antzerkiak, sinadura bilketak, kotxe karabanak, eta grebak. Maiatzean ostiral eta larunbatak egin zituzten greba jardunaldiak. Ekainean, astelehenak gehitu zituzten, eta ikusirik enpresak bere horretan jarraitzen duela, uztailean, greba mugagabea egitea erabaki dute.