1080 baino gutxiagogatik ez zaizkie kontuak ateratzen pentsiodunei

Manifestación 1080 Gasteiz

EHPM-MPEH.- Atzo, apirilak 18, Gasteizen, EHPMk deituta, Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Arabatik etorritako 3.000 pentsiodike inguruk manifestazioa egin dugu hauteskunde-garaian, berriro entzun gaitzaten.

Azken hauteskunde astean gaude. EHPM-MPEHKk mobilizazio hau deitu du, egiteke ditugun aldarrikapenak jasota uzteko. Hego Euskal Herriko 200 udaletan baino gehiagotan eta Batzar Nagusietan aurkeztutako "1080 Gutxieneko Pentsioaren Osagarriaren MOZIOARI" emandako erantzunak legitimitate berria eta bultzada handia eman die egiteke ditugun aldarrikapenei.

Udal administraziotan eta foru administrazioetan aurkeztutako mozioek jarraipena izango dute lantzen ari garen Herri Ekimen Legegilearekin, EAEko

Legebiltzarrean gutxieneko pentsioaren osagarria onar dadin, EAEn jasotako diru-sarreren nahikotasun-irizpideetara iritsi arte. Era berean, eta helburu berarekin, kalean jarraituko dugu, EH BILDUk eta Nafarroako Gobernuak Nafarroan duten aurrekontu akordioa, 2025erako 15.120 euroko gutxieneko pentsio konpromisoan oinarritua, zehaztu eta gauzatu dadin.

Manifestación 1080 Gasteiz

Gutxieneko pentsioa 1080 euro. 1080 Baino gutxiago ez zaizkigu kontuak ateratzen

Apirilaren 21ean hauteskundeak izango dira EAEn. EHPM-MPEHk zuzenean interpelatuko diegu aurkezten diren alderdi politikoei, 1080 euroko gutxieneko pentsioa berehala ezartzeko konpromisoa hartzeko; genero-arrakalarekin amaitzeko eta osasun-zerbitzu publikoak eta mendekotasunaren eta zaintzaren arretarako zerbitzu publikoak hobetzeko neurri eraginkorrak hartzea.

Lau urte hauetan gure eskarietako batzuk aintzat hartzea lortu dugun bitartean, hemen EAEn eta Nafarroan oinarrizko erreklamazioa oraindik: pentsiodunen diru-sarrerak 1080 eurora arte osatzea eta, horrela, pentsioetan eta soldatetan genero-arrakala desagerrarazten laguntzea.

Hilabete hauetan, udal korporazioetan eta Batzar Nagusietan mozio bat aurkeztu dugu, eskaera horren alde, eta jakinarazten dizuegu gaur egun 179 udalek eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek gure eskaria babestu dutela; Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusien eta beste udal batzuen jarrera falta da, baina EAEko eta Nafarroako udal erakundeen erdiak baino gehiagotan gure mozioa onartu izana ospatzen dugu (Udalek bere babesa Moziori Legebiltzarrera bidali dute). ENBILDU eta ELKARREKIN PODEMOS alderdiei eskerrak eman nahi dizkiegu gure mozioari emandako babes masiboagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu hautagaitza independenteei eta alderdi guztietako zinegotziei, modu pertsonalean bada ere. Zorionak ematen dizkizuegu.

Duela sei urte baino gehiagotik astelehenetik astelehenera egiten ari garen mobilizazioekin batera, babes horiek borrokan jarraitzera bultzatzen gaituzte. Bizi-baldintzen narriadura eta pentsiodun nagusien artean pobrezia-mailak handitzea ez da murrizten. 2024ko martxoan, EAEn 165.000 pentsiodunek eta Nafarroan 50.000k 1080tik beherako pentsioak dituzte, horietatik 110.000 EAEn eta 32.000 Nafarroan emakumeak. Egia esan, EAEko emakume pentsiodunen %44k eta NAFen %52,7k 1080tik beherako pentsioak kobratzen dituzte. Esan daiteke 2023ko martxoko zenbakiak oraingoak berdinak zirela: ez da ezer aurreratu.

Gaur Gasteizen egin dugun manifestazio honetan, kalean jarraituko dugula iragartzen dugu, gure helburuak lortu arte.

Udal eta foru-administrazioetan aurkeztutako mozioek jarraipena izango dute lanean ari garen Herri Ekimen Legegilearekin, EAEko parlamentuan gutxieneko pentsioaren osagarria onar dadin, Europako Gutun Sozialean jasotako diru-sarreren nahikotasun-irizpideetara iritsi arte. Era berean, eta helburu berarekin jarraituko dugu kalean, EH BILDUK eta Nafarroako Gobernuak Nafarroan egin duten aurrekontu-akordioa, 2025erako 15.120 euroko gutxieneko pentsiokonpromisoan oinarritua, zehaztu eta gauzatzeko.

Ez ditugu promesik nahi, ezta paper bustian geratzen diren akordiorik ere.

Gogoan izan! Gure mobilizazioek, dena alda dezakete APIRILAREN 21EAN, BOTOA EMATERAKO ORDUAN, GOGORATU EGIN BEHAR DA!

Manifestación 1080 Gasteiz

Manifestación 1080 Gasteiz

Etiquetas: