Euskal Herriko Antolakuntza Komunista Iraultzailearen aurkezpena

Pancarta

AKI-OCR.- 60 herrialdetan dagoen Korronte Marxista Internazionaleko militanteok aho batez onartu genuen, pasa den martxoaren 15ean Madrilen egindako Kongresu Nazionalean, Antolakuntza Komunista Iraultzailea (AKI-OCR) abiaraztea, 2024ko ekaineko Konferentzia Internazionalean osatuko den Internazionalaren zati gisa.

Kontua ez da siglak aldatzea, baizik eta gure lanaren taktika, jarrera eta ikuspegia erabat aldatzea. "Komunista zara? Antola zaitez!" kanpainaren arrakastaren ondoren munduko hainbat lekutan, argi daukagu egungo krisi, gerra eta ezegonkortasun egoerak eragin zuzena duela sistema honetarako alternatiba bat bilatzen ari diren milioika gazte eta langileren kontzientzian.

Komunismoaren ideiak interesa pizten ari dira munduan eta ideiak praktikara eramateko antolakunde bat eraikitzen ari gara. Basakeriari amaiera eman eta etorkizuna eraiki nahi duen orori dei egiten diogu. Marxek esan zuen bezala: "antolaketarik gabeko langile klasea esplotaziorako lehengaia da". Zure auzoan antolatu behar dugu, zure eskolan, zure lantokian, leku guztietan.

AKI-OCRren aurkezpenak egingo dira apirilaren 23an eta 24an Gasteizen, asteartean 19:00etan Judimendi GEn eta asteazkenean 15:00etan UPV/EHUko Elurreta eraikinean. Argitaratu berri dugun Manifestu Internazionala azalduko da, eta borrokarako gure programa taxutuko da. Hurbil zaitez ezagutzera! Iraultzak behar zaitu!

Webgunea: comunistasrevolucionarios.org
Nazioarteko webgunea: marxist.com
Instagram: @ocr_euskalherria
Mezuak: aki.komunistak@gmail.com

Etiquetas: