ELAI enpresako Hondarribiko lorezainak elkarretaratze bat egin dute Ansareo enpresaren aurrean

Iaz 115 eguneko greba baten ondoren lortu zuten akordioa.

ELA Sindikatua.- Pasa den abuztuan enpresarekin greba amaierako akordio bat lortu zuten arren, oraindik ez da adostutakoa burutu, enpresaren aldetik izandako oztopoengatik. Hori dela eta, elkarretaratze deialdia egin dute langileek.

ELAI enpresako 8 langile dira arazo hau pairatzen ari direnak, Hondarribiko udaleko lorezain azpikontratatuak hain zuzen ere.

2023. urtean, udaleko langile lorezainen lan baldintzen ekiparazioa lortzeko helburuz, greba bat eman zuten aurrera. Aurreko urteko abuztua greba amaitzeko akordio bat itxi zuten arte enpresarekin. Ordundik, akordioaren exekuziorako arazoekin topatu dira langileak. Alde batetik, udalak enpresarekin duen kontratu administratiboaren prorroga aurrera ez eramatea lortzeko. Bestalde, enpresak euren lantokiko hitzarmen kolektiboa lortzeko oztopo ugari jartzen dituelako.

Aurrerapausorik ematen ez dela ¡¡ikusirik eta denbora aurrera doala jakinik, langileak elkarretaratze bat egitea erabaki dute. Horrez gain, enpresarekin biltzeko zailtasunak izan arren, datorren uztailak 24ean Lan Harremanen Kontseiluan zitazio bat dugu eurekin, arazo honi irtenbide bat ematea bait da gure nahia. Langileek garbi baitute enpresak adostutako akordioa bete behar duela eta lortu arte borrokan jarraituko dute.

Etiquetas: