Asun Casasola Ipuinak.-Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen Asun Casasola Ipuin Lehiaketa orain direla hamar edizio eta horri eusten diogu oraindik ere!
Asun Casasolaren borroka eta kemenari aitortza egiten jarraitzeko asmoz, oso pozik gatoz aurten X. Edizioaren atarian!! Urtemuga borobila izanik berezitasunekin gatoz gainera!!
Batetik, larunbateko Beldur Barik galan izango gara!! Bertan lehiaketaren berri emango dugu, Asuni omenaldi txiki bat egingo diogu eta haren omenez egindako dokumental txikia aurkeztuko dugu bertan!!
Bestetik, aurten X. Edizioa izanik gazteen parte hartzean jarri nahi dugu arreta. Badakigu adin zailak direla eta eskolak lanez lepo daudela, baina indarkeria matxistaren gaia ikasgeletan lantzeko aukera eskaini nahi du lehiaketak. Hausnartzeko eta nerabeek eurek euren jarrerak birpentsatzeko aukera ematen du lehiaketa honek. Beraz, hemendik gonbita egin nahi diegu eskola guztiei, baina bereziki Irun eta Hondarribikoei, euren curriculumean leku bat egin eta indarkeria eta literatura landu dezaten! Euskaraz edo gazteleraz, taldean edo banaka, etxeko lan gisa do talde lanean! Nahi bezala, hausnarketa guztiak dira ongi etorriak!!
Lana eta parte hartzea errazteko gainera, aurten gaia oso zabala da: indarkeria matxista bere horretan izango da. Gai zabala eta konplexua dela badakigu, baina aldi berean gaiak izan ditzakeen adiera guztiak ongi etorriak izango dira. Gai irekia da aurtengoa beraz.
Eta gazteen parte hartzea sustatzeko gainera, Goazen! Telesaileko lagunek bideo eder bat egin digute. Goazeneko zuzendaria den Itziar Gomez beti izan da gure bidelaguna. Antolakuntzan aritu izan da eta baita epaile lanetan ere eta berak lortu du Goazeneko aktoreen ekarpen hau. Laster sareetan zabalduko dugu.
Gure helburua berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea izan da hasieratik. Horregatik, edizio honetan ere, ikuspuntu positibo bat bilatuko dugu, indarkeria matxistaren aurkako borroka islatzen duena. Ipuinak euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke eta orrialde batekoa izan behar da.
Lau kategoria mantentzen ditugu: helduena (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 16 urtetik gorakoentzat; eta gazteen kategoria, (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 10 eta16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.
Sariak
Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da.. Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko saria jasoko dute. Gazteen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat. Liburuek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte eta Katakrak liburutegiak eskainiko du.
Epaimahaia
Aurtengo epaimahaia, berriz ere, emakumez osatuta egongo da bere osotasunean.
Helduen kategorian, euskeraz, Yurre Ugarte, Ainahara Zuazabeitia eta Aitziber Zapirain izango ditugu. Kategoria berdinean, gazteleraz, Mertxe Tranche, Maria Jose Noain eta Marian Benitez. Gazteen kategorian, euskeraz, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Esther Lopez izango ditugu, eta gazteleraz, Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalez.
Ipuinak bidaltzeko epeak
Urtero bezala, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin batera, zabalduko dugu lanak aurkezteko epea. Parte hartzaile guztiek 2025ko otsailaren 8ra arte izango dute ipuinak aurkezteko. Orduan, epaimahaiaren lana hasiko da.
Martxoaren 13an, ostegunarekin, sari banaketa ekitaldia egingo dugu Irunen.
Ipuinak asuncasasolaipuina@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal daitezke,
BDS koop.
Aixin Zolua Ibilbidea, 5
20304 Irun, Gipuzkoa
helbidera ere bidal daitezke, posta arrunta erabiliz, edo bertan ere utzi daitezke.
Informazio gehiago
Lehiaketaren oinarriak eta jakin beharreko informazio guztia www.asuncasasolaipuinak.eus webgunean dago eskuragarri.