“Ez ditugu sustraiak galdu nahi, «Pequeña velocidad» Zutik!!”

Momento de la rueda de prensa

asociacionrepublicanairunesa.org.- 2024ko otsailaren 24an, gure hiriko hainbat taldek Irungo Udalari dei egin diogu "Pequeña Velocidad" pabiloia ez botatzeko, Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio-esparru bakarra baita.

Komunikatua

Gure iragana gogoratzeko bildu gara gaur hemen, gure sustraiak galdu nahi ez ditugun irundarrak gara. Irun 1936-2024.

Eraikin hori gure hirian oso garrantzitsuak izan diren gertakari historikoak gertatu diren leku bat da. Kontzentrazio-esparru bakarra da Gipuzkoan.

Pabiloi horretan egon zirenek ez zuten soilik errepresio frankista jasan. Negar ere egin zuten, eta barre, eta lo, eta jan. Hango pareten artean, esperimentatu eta imajinatu daitezke zer egoeratan zeuden, nola bizi ziren eta gertaerak nola gertatu ziren, eta horrek bizia ematen dio historiari.

Zutik mantentzeak gure hiriarentzat esan nahi du leku bat izango dela omentzeko, oroitzeko, gure iragana ulertzeko, etorkizuneko belaunaldiak hezteko.

Bertan, ikastetxeetan egiten diren irakaskuntzak osa daitezke, aberastuz eta ikasitako gaiak in situ ikusaraziz.

Gure hiriarentzako bisita-leku bat izan daiteke, munduko beste hiri batzuetan bezala, izan ere, bertan, orain arte oso gutxi ezagutzen den gure hiriaren historiaren zati garrantzitsu bat ikasi ahal izango da.

Praktikan jartzea 2023ko irailaren 3an “Irungo Udalak egindako Adierazpen Instituzionala. Irungo guduaren eta okupazioaren 87. urteurrena”. Hauxe dio adierazpen horretako konpromisoetako batek: Gure ondare historikoa kontserbatzea, memoria-lekuak babestuz.

Memoria Demokratikoaren urriaren 19ko 20/2022 Legeak, memoria-lekuak deklaratzea babesten duenez, erakusten digu Pequeña Velocidad pabiloia halakotzat hartu behar dela eta hori errespetatuz egin behar direla hirigintza-garapenak

Dei egiten dugu Irungo Udalak hausnar dezan nola egokitu aurreikusitako Vía Irun-go pasabidea, Pequeña Velocidad pabiloia bota beharrik gabe. Zenbait ideia bururatzen zaizkigu, hala nola eraikinaren sabaia beherago egokitzea, haren paretaren bat diseinu orokorrera egokitzea…

Leku egokia da Memoriaren Museoa sortzeko. Haren pareta artean mugitu eta haietan gure historia sentitzeko. Gure iragana eta gure oraina ezagutzeko, eta, aldi berean, ikasteko eta hezteko, gertaera horiek berriro gerta ez daitezen.

“Pequeña velocidad” Zutik!!

"Pequeña Velocidad"ri buruzko informazio gehiago

Eskaera hori babesten dute:

  • Asociación Republicana Irunesa "Nicolás Guerendiain"
  • 'Kepa Ordoki' Memoria Historikoa Bidasoan
  • Amical Mauthausen
  • Colectivo "La Ilusión". Asociación Humanistica y Cultural
  • Bidasoaldeko Elkarte Feminista
  • Txingudiko Elkarte feministak
  • EH-BILDU
  • Izquierda Unida-Ezker Anintza
  • Podemos Irun

Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik hemen instantzia berri bat bilatzeko

Etiquetas: