Bagera.- Krisi sozial, ekonomiko, demokratiko garai mugikor honetan, hala ere, Bagerak bere desiorik onena luzatu nahi dizu. Urte hau feminista, solidarioa eta sororikoa izan dadila, baina batez ere borrokalaria!!!
2023. urtean, noski, bortizkeriaren biktima izan diren emazteen borondatezko harrera egiten segitu dugu, telefonoz eta gure egoitzetan (berrogei emakume baino gehiago), baina, horrez gain, ekintza eta ekitaldi batzuk antolatu edota koantolatu ditugu:
Otsailean:
- Borderline Fabrikak antolatutako "Gorputz zahartuak" mahai inguruan parte hartzea
- M8 Asanblada Feminista Bidasoarekin Irunen parte hartu dugu terrorismo sexistaren aurkako elkarretaratze batean eta pankartak sortzeko tailer batean.
Martxoan:
- Emazteen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren kari:
- Mugaz gaindiko manifestazioa M8 Asanblada Feminista Bidasoarekin
-
- "Girl Power" gaualdia Borderline Fabrikarekin:
- Ahozko narrazioa Zoe Mezarekin
- "Emazteen eskubideak eta pentsioen erreforma" mahai-ingurua
- Muareren kontzertua
- Pintxo pote
-
- Euskal Herriko Emazteen Etxe baten sortzearen inguruko topaketa/trukaketak EBArekin Pintxo pote batekin
- Pentsioen erreformaren legearen aplikatzearen aurkako elkarretaratzea, 49,3 baten bidez, gizarte eragile ezberdinekin.
Apirilean:
- Etxebizitza eskubidearen aldeko Baionako manifestazioan sinadura eta parte hartzea
- Baionako erretreten erreformaren aurkako manifestaziorako sinadura eta manifestaziorako deialdia
Maiatzean :
- Maiatzaren 1eko manifestazioan parte hartzea
- LGBTIQ+ Borrokaren Nazioarteko Egunaren harira, maiatzaren 17an Les Bascosek antolatutako elkarretaratzea Baionan sinatu eta deitu genuen.
- Antzerkiaren maiatzean (Tabernaren txanda) parte hartu genuen Borderline Fabrikarekin
- Gazteizen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzean parte hartu genuen M8 Asanblada Feminista BIdasoarekin.
Ekainean:
- Gutun ireki baten idaztea, prentsan argitaratua, AB Campuseko inaugurazioan LASSERES jaunak eta TAYEB jaunak egindako adierazpen sexistei erantzunez.
- Baleak elkarteak antolatutako "Sagarno Egunean" parte hartu genuen stand feminista polit batekin
Uztailean:
- Mugaren ixtearen aurka antolatuak ziren ekintzetan parte hartzea
- Baionako bestetan, Maina dispositiboaren bortizkeria sexisten prebentziorako erakustokian parte hartzea eta ohointzan ibili ginen.
Abuztuan:
- Hiri bestako (Hendaiako pestak) bortizkerien prebentzio postuan parte hartzea Hendaiako herriko etxearekin
Irailean:
- Hendaiako eta Urruñako elkarteen foroetan parte hartzea
- Kontrazepzioaren eta abortatzeko eskubidearen munduko egunaren karietara, prentsa ohar bat osatu dugu Planing Familialarekin.
Urrian:
- Abortatzeko eskubidearen aldeko egunari lotua beti, Urruñako Itsas Mendiko zine-eztabaidan parte hartu dugu, "En bonne compagnie" filmaren proiekzioarekin.
Azaroan:
- Azaroaren 25aren inguruan, Emazteenganako Bortizkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean:
- Dekorazio tailerra
- Hendaiako Les Variétéseko zinema eta eztabaida gaualdian parte hartzea, CLSPDk antolatutakoa "Je vous salue Salope" filmaren proiekzioarekin
- Biolentometroarekin ogi zakuen banaketan parte hartzea (CLSPD)
- Manifestazioa Hendaian, guk antolatua
- Mugaz gaindiko kotxekarabana eramana izan zen lekukoen irakurketarekin M8 Asanblada Feminista Bidasoaren eskuz
- Tribunaren erredakzio eta prentsa argitalpena «violences sexuelles par des soignants, violences en huit clos»
- Autodefentsari ekiteko tailerra, Hendaiako Judo klubarekin elkarlanean antolatua
- "Emazteenganko indarkeri medikoak" mahai-inguruaren antolaketa
Gainera, aldian-aldian parte hartzen dugu (edo saiatzen gara) gure kolaboratzaile-sare ezberdinen bilkuretan, mugaren bi aldeetako emazteenganako indarkeriaren aurka eta berdintasunaren alde borrokatzeko.
Bestalde, urtean zehar formakuntzan segitzen dugu (kanpotik zein barnetik) guregana urbiltzen diren pertsonen beharrei ahalik eta hobekien erantzun ahal izateko.
Hori erranik, boluntario gisa eta egindako eta etorriko den lana ikusirik, Hego Lapurdin erreferente bilakatu den elkarte gisa, gero eta laguntza gehiago behar dugu, zuen laguntza, boluntarioak behar ditugu.
Parte hartze maila ezberdinak daude. Ikusi nola inplikatu zaitezketen. Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko:
Tel : 07 55 64 92 55