EHPM-MPEH.- EHPM-MPEHk mobilizazioei ekingo die berriro, duela sei urte baino gehiagotik egiten ari garen 80 herri eta hirietan.
Hiriburuei dagokienez, astelehenetik aurrera, hilak 2, Iruñean egingo dugu, hilaren 9an Bilbon eta Gasteizen eta 16an Donostian.
Herri batzuetan elkarretaratzeak egin diren arren, datorren iraillean EHPM-MPEHk mobilizazioei ekingo die berriro, duela sei urte baino gehiagotik egiten ari garen 80 herri eta hirietan.
Hiriburuel dagokienez, astelehenetik aurrera, hilak 2, Iruñean egingo dugu, hilaren 9an Bilbon eta Gasteizen eta 16an Donostian.
Pentsiodunen beharrak areagotu egiten dira hilabeteak igaro ahala. Gutxieneko pentsioak gero eta urriagoak dira, eta estatuko gobernuak ez du ezer egiten 1080 eurotan jartzeko, eta EAEko gobernuak eta Nafarroakoak ez dituzte beharrezko erabakiak hartzen EAEko pentsiodunen diru-sarrerak zenbateko horretara arte osatzeko. Genero-arrakala konpondu gabe dago oraindik, eta murrizketen erreformek pentsioak gutxitzen eta erretiro-adina handitzen jarraitzen dute.
Laster Estatuko aurrekontuak negoziatuko dira eta ezinbestekoa da pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea eta gutxieneko pentsioa handitzea.
Gure aldarrikapenak aski ezagunak dira, eta Elma Saiz Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Immigrazio ministroari eta Imanol Pradales EAEko gobernuko lehendakariari egindako bilera-eskaeraren erantzunaren zain jarraitzen dugu.
Ikasturte berri bat ireki da, eta, zalantzarik gabe, kalean jarraituko dugu gure eskari premiazkoenei eta ezinbestekoei erantzun arte, eta hala egingo dugu Gasteizen, Iruñean eta Estatuko gainerako herri eta erkidegoekin, Madrilen.
Irailean jakinaraziko dugu zer mobilizazio dinamika adostu dugun.