Kabigorriko film laburren programa

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Data: 
Osteguna, Abendua 20, 2012 - 20:15

logo

NEIGHBOURS (1952) - Norman McLaren    8'06"

Irudiz irudi egina. Irudien eta soinuen konbinazio bikainaz gain,  indarkeriaren eta gerraren aurkako gizarte mezu eta kritika ukitu handia dauka filmak. Film honek nazioarteko mailako sari asko eta asko lortu zituen.

DAYBREAK EXPRESS (1953) - D.A. Pennebaker  5'00"

Daybreak express, New York-eko metroko linea batean mutur batetik bestera egiten den ibilbide bat da. Dokumentalaren izenburu bera duen Duke Ellington-en abesti bat da bidaidea. 

THE LUNCH DATE (1990) - Adam Davidson.11'00"

Filamak beldurraren eta estereotipoen gaineko ideiak aztertzen ditu, emakume zuri dirudun baten historiaren bidez. Tren geltoki batean -trena galdu eta gero-, bere aurreiritziei aurre egitera behartuta ikusten du bere burua. 

AMORES QUE MATAN - Iciar Bollain 

Genero indarkeria gaiarekiko hurbilketa bat da. Tratu txarrak ematen dituzten gizonei terapia eskaintzen duen zentroa bat da abiapuntua. 

Film labur hau abiapuntu hartuta, hiru urte geroago Iciar Bollainek Te doy mis ojos filmatu zuen. Bi kasuetan Luis Tosar da aktoreen zerrendaburua.

Etiquetak: