Kakusai agrozozketa Borda Txikiko zelaian

Non: 
Borda Txikiko zelaian
Data: 
Larunbata, Ekaina 8, 2013 - 12:00
Antolatzen du : 
Aldatsa Baratza

fotoAldatsa Baratza.- Duela bi urte, agroekologia bultzatzeko, eta elkarlanean eta autogestioan oinarriturik, Aldatsa baratza sortu genuen.

Gaur egun 60 pertsona inguru gara eta kudeaketaren ardura guztiona da. Garaian garaiko barazkiak landu, bildu eta banatzen ditugu.

Bilketa-banaketa larunbatero egiten dugu. Barazkiak Lakaxita gaztetxera eramaten ditugu, eta astero 20 saski banatzen ditugu.

Egitasmoa egonkortzeko, aurten lehenengo aldiz zozketa ez ohikoa antolatu dugu: KAKUSAI agrozozketa.

Gainerako zozketetan bezala badira errifak eta sariak, baina honetan badira bi berezitasun nabarmen. Batetik,  zenbaki bakoitza lur zati bati dagokiola, eta, bestetik, irabazlea zaldiaren kakamokordoak erabakitzen duela.

2.000 errifa atera ditugu, 2€-ko prezioan bakoitza, eta bakarren bat erosi nahiez gero eskatzea besterik ez duzu. Sariak primerakoak dira!

1. Saria:

  • ELGORRIAGA BAINUETXEAN 2 lagunentzako egonaldia eta aktibitatez osaturiko paketea: Gau bat logela bikoitzean ostatu eta buffet-gosariko erregimenean. 2 ibilbide termal. Olioterapiaren bidez eginiko 20 minutuko 2 masaje.
  • 2 pertsonentzako afaria "EL CURRY VERDE" jatetxe bejetan.
  • Hilabete osorako barazki saskiak ALDATSA BARATZAREN eskutik.
  • Gezatutako bakailao pieza bat, Merkairuneko "BAKAILUAK" postuaren eskutik.
  • Patxaran botila bat.
  • 6 sagardo botila.
  • Alpargata pare bat "CALZADOS POMBAR" dendaren eskutik.
  • Zozketaren kamiseta oroigarria, "BUATXABAL/ONINART" dendaren eskutik.

2. Saria:

  • "HUARTEARENA NEKAZAL OSTATUAN" egonaldia 2 pertsonentzat: Gau bat logela bikoitzean. Afaria eta gosaria barne.
  • 2 pertsonentzako afaria "EL CURRY VERDE" jatetxe bejetan.
  • Hilabete osorako barazki saskiak ALDATSA BARATZAREN eskutik.
  • Gezatutako bakailao pieza bat, Merkairuneko "BAKAILUAK" postuaren eskutik.
  • Patxaran botila bat.
  • 6 sagardo botila.
  • Alpargata pare bat "CALZADOS POMBAR" dendaren eskutik.

Zozketaren kamiseta oroigarria, "BUATXABAL/ONINART" dendaren eskutik.

Informazio guztia webgunean aurkituko duzu: http://www.kakusai-agrozozketa.tk/

Animatu zaitezte, kakamokordoa ez baita inoiz hain saritua izan!

Etiquetak: