Jaizkibel Amaharri liburua eta webgunearen aurkezpena Durangoko azokan

Non: 
Durango Azokan
Data: 
Larunbata, Abendua 7, 2013 - 17:00 -tik Igandea, Abendua 8, 2013 - 16:55 -ra
Antolatzen du : 
Jaizkibel AmaHarri

foto

DURANGOKO AZOKA baliatuz JAIZKIBEL AMAHARRI talde-proiektuaren kolaboratzaileetako bik, Enara Marcos (biologoa) eta José Manuel Cortizok (proiektuaren koordinatzailea) Jaizkibel-Ulia ingurua ezagutzera eman, babestu eta kontserbatzea helburu duen proiektuaren euskarri grafikoetako bat den liburu-mapa-webgunea aurkeztuko dute. Liburua abenduaren 16ko astean izango da eskuragai, baina Durangokoa plaza paregabea dugu haren edukien berri emateko.

Era berean, JAIZKIBEL AMAHARRI proiektua osatzen duten gainerako ekimenak ere ezagutaraziko ditugu: Erakusketa ibiltaria

Dokumentala. Webgunea: www.jaizkibelamaharri.org

Jaizkibel eta Uliak eskualdeko jendeak ere ezagutzen ez dituen naturaren harribitxiak ezkutatzen dituzte. Nolabaiteko museo bizidun eta naturala dira; horregatik, komeni da ezagutzea eta, horren baitan, aintzat hartu, mantendu eta babestea.

Liburu-mapa hau, webgunearekin batera, Jaizkibelek eta Uliak duten balioa aintzatesten duen formatu eta diziplina anitzeko lehen obra kolektiboa da, ikuspegi integratzaile eta orokorretik landua. Talde-lanari esker osatu dugu; testuak zientzialari eta naturzale bolondresek idatzi dituzte, eta idatzi horiek osatu eta laguntzen dituzten argazki zoragarriak 41 argazkilariren ekarpenak dira. Gainera, eremuaren mapa ikusgarria ere prestatu dugu. (Ikus web-atarian argazki, testu eta eduki gehigarri guztiak).

Liburu honetan, azaleko eta urpeko biodibertsitate eta geodibertsitatearen inguruko balore eta ezagutza behinenak biltzen saiatu gara, modu ulergarrian eta hiru hizkuntzatan. Baita, nola ez, paisaia eta inguruaren edertasuna, eta zoko eta bazter guztietan ageri zaigun “arte naturalaren” isla eskaintzen ere.

Ulia eta Jaizkibel KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUAK (KBE) dira Europako NATURA 2000 Sarearen baitan. Baina Europan hain garrantzitsu den Itsasoko Biodibertsitatearen eta Geodibertsitatearen babesa ez dago KBE horien helburuetan jasota.

Jaizkibel Amaharri/Jaizkibel-Ulia 2016 proiektua eta helburuak egikaritzeko honako lan eta dibulgazio tresnak dira sostengu: liburu hau, webgunea, dokumentala, erakusketa ibiltaria eta Mugaz Gaindiko Donostia-San Sebastián 2016 Kongresua. Liburu honekin lortutako etekinak proiektuaren gainerako atalak finantzatzeko baliatuko ditugu.

Jaizkibel Amaharri/Jaizkibel-Ulia 2016 ekimen zientifiko eta soziala da, eta gure natura ondareari dagokion balioa eman eta behar bezala babestea du helburu. 

Etiquetak: