Emakumeentzako Irungo Jabekuntza Eskola hainbat adin eta interesetako emakumeak indartzea eta sustatzea da. Zenbait ikastaroren bidez emakumeei beren eguneroko bizimoduan eragiten dieten baliabide eta erabakien inguruko ahalmena bultzatu eta handitu nahi da. Gogoetarako gunea izan dadila bultzatu nahi da, emakumeen prestakuntza eta topaketarakoa; eta horregatik gonbidatzen zaituztegu jardueretan parte hartzera.
INSKRIBATZEKO EPEA: irailaren 10etik 25era
1.- JENDE AURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK
"Ideia bat adierazten jakitea ideia bera bezain garrantzitsua da"; horregatik, jendaurrean hitz egiten jakitea beharrezko tresna da gure bizitzan. Ikastaroan, komunikazioan esku hartzen duten elementuak eta gure beldurrak zein diren identifikatuko dugu; eta horrela, haiek zein diren jakinda eta hartan entrenatuz, teknika berriak eskuratuko ditugu, edozein eremutan jendaurrean hitz egiteko dauzkagun oztopoak gainditzen lagunduko digutenak. Ikastaro praktikoa eta partizipatiboa da. Irakaslea: Miriam Ocio
Datak: Irailak 27-28 eta urriak 4-5
Iraupena: 18 ordu. Matrikula: 17,5€
Ordutegia: Ikastaro trinkoa 16:00etatik 21:00etara, ostiraletan, eta 10:00etatik 14:00etara, larunbatetan.
LEKUA: Hitzaldi aretoa (Ospitale Zaharra-Urdanibia plaza)
2. ALDAKETARAKO TRESNAK
Elikatzen lagundu ahal diguten tresnak garatzeko talde-eremua da hau, norberaren zainketarako guneak irekiko dituzten hainbat teknikaren bitartez, ongizate fisikoari eta emozionalari eskainitako eremua.
Urriaren 10eko - osteguna- saioa: "GAUR ONGI SENTITUKO NAIZ".
Krisi edo aldaketa garaietan kezka edo/eta zalantzek ongizatetik urruntzen gaituzte. Saio honetan norberaren zainketarako tresnak landu eta ezagutuko dira eta nork bere burua ongi tratatzeko konpromiso pertsonal handiagoa hartuko da. Irakaslea: Itziar Gandia (Sortzen)
Urriaren 17ko - osteguna- saioa: "NIRE BURUA ZAINTZEN IKASTEN".
Emakumeok gainerako pertsonen -seme-alabeen, bikotekidearen, adinekoen, guraso, eta abarren zaintzaile-papera jarraitzen dugu egiten. Tailer honetan hori zer den -eskubidea ala obligazioa- eta horrek emakumeentzat zer suposatzen duen aztertzen saiatuko gara. Geure bizi-kalitatea hobetzeko geure burua zaindu beharraren garrantziaz gogoeta egingo dugu. Irakaslea: Inma Merino (Sortzen)
Data: Urriak 10 eta 17, ostegunak
Iraupena: 6 ordu. Matrikula: 7€
Ordutegia: Goizeko taldea: 10:00-13:00h edo Arratsaldeko taldea: 16:00-19:00h
Lekua: Ikust Alaia Udal liburutegia, Karrika Nagusia, 24
Klika egin ezazu argazkiaren gainean beste tailer batzuen gaineko informazio gehiagotarako
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1883 irakurketak
- Castellano