Akorde solidarioak Lakaxitan

Non: 
Lakaxitan. Anaka kalea 20, Irun
Data: 
Larunbata, Ekaina 22, 2013 - 14:30 -tik Igandea, Ekaina 23, 2013 - 22:55 -ra
Antolatzen du : 
Lakaxita eta Aiaren lagunak
cartelElkartasun kontzertua izango da larunbatean Irungo Lakaxita gaztetxean. Aitor Pérez eta Nevyanak, Aia haurraren jaiotzean izan dituzten zailtasunei aurre egiteko dirua biltzea izango du helburu. AIAROCK festibalean Apurturekin harremana izan duten hainbat taldek joko dute: Kasernarat hirukote akustikoa Irun eta Oreretatik, Arny et les Chachiz Baionatik, Fraktura Hendaiatik, Malos Tiempos Donostiatik eta Odio eta Basura historikoak Oreretatik. 14:30etan bazkaria egingo da gaztetxean bertan eta kontzertuak 17:00etan hasiko dira. Bazkariaren eta kontzertuen prezioa bost eurokoa izango da eta soilik kontzertuak ikusi nahi dituenak borondatea ordaindu ahal izango du.
Bazkaria+Kontzerturako sarrera: 5 euro.
Kontzertuetarako solikik: 1 eurotik 5 eurotara bakoitzak erabakitzen duena.
 
Parte hartuko dute: 
Kasernarat( orereta- irun) / Arny et les chachiz( Baiona) / Fraktura( Hendaia) / Malos Tiempos( Donosti) / Odio( Orereta) y Basura( Orereta).
 
Bazkaria: 14.30etan
Kontzertuak: 17.00etatik 23.00

Etiquetak: