Denok batera kaleratzeen aurka

Non: 
Boulevard, Donostia
Data: 
Larunbata, Abendua 29, 2012 - 12:30
Antolatzen du : 
Stop Kaleratzeak

cartelBidasoako Stop Kaleratzeak.- Egun berezi hauetan, ehunka familia gipuzkoar beraien etxebizitza uztera behartuko dituen jakinarazpen baten zain daude, beraien maileguari aurre egin ezin diotelako. Geroz eta hiritar gehiagok, langabetu, autonomo, enpresario txiki, naiz pentsionista beraien lanpostu edo negozioaz gain, beraien etxebizitzak galduko dituzte edo baita haiekin abalatuak dituzten seme alaba edo senideen etxeak ere.

Orain dela aste batzuk, Barakaldon Amaia Egaña-k bere buruaz beste egin zuenean, Espainiar Gobernua, erakunde publikoak, epaileak eta entitate finantzieroen arduradunak komunikabide guztien aurrean azaldu ziren, kaleratzeen aurkako neurri ezberdinak hartuko  zituztenaren berri emateko. Behingoz, arazoari oinarritik heldu eta konponduko zela zirudien, baina tamalez ez da halakorik gertatu. Egunak joan eta egunak etorri, Espainiar Gobernuak ez du Lege Hipotekarioa aldatu eta entitate finantzarioek ere ez dituzte mailegu betearazpenak edota kaleratzeak geldiarazi, guztiz aurkakoa baizik.

Izatez, epaitegietan etxebizitzen enkante kopuruen igoera nabarmen bat ematen ari dela baieztatu dugu. Honek, entitate finantzarioek haien balantzeak egokitzen saiatzen ari direla edota "banku txarrari" ahal dituzten etxebizitza huts gehienak eman nahi dizkiotela pentsarazten digu. Botere Judizialaren Kontseilu Orokorraren arabera, enkanteen kopurua %134 igo da estatu mailan azken 9 hilabete hauetan.

Justizi funtzionarioen hainbat kolektibok, magistratu, abokatu, zerrailagile, etb-ek, hainbat udalekin batera asteak daramatzate Herri Ekimen Legegilearekiko (HEL) beraien adostasuna adierazten, kaleratzeen aurkako jarrera irmo bat azalduz. Gu guztiok, Rajoy-ren Gobernuak egindako 27/12 Dekretu Legeak ezarritako neurriak iraingarriak eta alferrikakoak direla salatu nahi dugu, ez baitituzte enkanteak ezta kaleratzeak eten. Hain negargarri den Lege Hipotekarioak indarrean jarraitzen baitu. Gainera aipatutako gobernuak 40.000 miloi euro eskatu ditu krisi honen arduradun nagusiei, hau da, banketxeei, laguntzeko. Eta laguntza hau diru publikoarekin eta murrizketa sozial gehiagorekin herritarrok ordainduko dugula adierazi nahi dugu.

Aurrera eraman ditugun azken ekintzetan, Kutxabank-en jarrera salatu ohi dugu, Euskadiko hipoteken gehiengoaren jabe den entitate publikoa eta bere kudeaketa politikarien esku dagoena. Gainera orain arte adierazitako konpromiso bakar bat ere bete ez duela adierazi nahiko genuke. Ez dituzte Espainiar Gobernuak Martxoak 9-an onartutako dekretuan azaldutako naurriak aplikatu, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Bitertakaritza Zerbitzuari trabak jarri dizkiete, Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuenetik ez dute kaleratzerik eten, eta ez diete konponbiderik eskeintzen kaltetuak diren beraien bezeroei. 

Benetako konpromiso zehatzak eskatzeko ordua iritsi da: 

  • Espainiar Parlamentuan ordezkaritza duten talde politikoen konpromisoa (AMAIUR, EAJ, PSOE eta PP), Herri Ekimen Legegilearen alde agertzeko, kaleratzeen aurkakoa eta etxebizitza ordainean ematearen eta alokairu sozialaren aldekoa. Ekimen hau aurrera eramateko izapideak datorren hilabeteetan emango dira, eta aipatzekoa da 700.000 pertsona baino gehiago agertu direla jada ekimenaren alde.
     
  • Eusko Jaurlaritza berriaren konpromisoa, behingoz etxebizitza politika berri bat sustatzeko, herritar guztioi etxebizitza duin bat bermatuko diguna.
     
  • Udal guztien konpromisoa, bizilagunak kaleratzen jarraitzen duten banketxeekin harremanak eteteko, diru publikoa bertatik atereaz edota langileen soldatak entitate hauen bidez emateari utziz.
     
  • Kutxabank kudeatzen duten talde politikoen konpromisoa (EAJ, PP eta PSOE), gaur egun duten exekuzio hipotekarioen jarrera antisoziala erabat aldatuz eta kaleratzeen ondorio diren etxebizitza hutsak alokairu sozialen bitartez kaltetuen eskuetan berriro jarriz.
     
  • Herritarren konpromisoa, kaleratzeen aurkako borrokan jarraitu dezaten eta honelako jarrerarekin lanean diarduten entitateak zigortuz, bertatik  beraien aurrezkiak, soldatak edo pentsioak atereaz.

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop kolektibo guztiek gure haserrea adieraziz eta konpromiso zehatzak eskatuz amaitu nahiko genuke urtea. Honegatik, deialdi bat egiten dugu talde politiko, sindikatu, erakunde, elkarte, gizarte-mugimendu eta orokorrean herritar guztiei, datorren Abenduak 29an antolatuko dugun manifestaldira batzeko, eguerdiko 12:30tan Donostiako Bulevarrean.

Etiquetak: