Gizarte Eskubideen Gutun lantzeko deia

Non: 
Ospitale Zaharraren Hitzaldi-Aretoa. Urdanibia Plaza
Data: 
Asteartea, Urria 1, 2013 - 19:00 -tik Asteazkena, Urria 2, 2013 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen Batzar Nazionala

logo

Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen Batzar Nazionala osatzen dugun erakundeok gure egin dugu Gizarte Eskubideen Gutun bat adosteko erantzukizuna, bi helburu lortzeko: alde batetik, gure ekonomia eta gure baliabideak euskal herritarren zerbitzuan jartzeko, eta, bestetik, bertan bizi diren pertsona guztiek bizi-baldintza duinak eskuratu ahal izateko, oinarrizko gizarte eskubideen aitortza eta erabileraren bitartez.

Bada garaia euskal gizarteak gizarte eredu bidezko eta solidarioa eraiki dezan, bere borondatez, beste inongo inposaketa edo injerentziarik gabe.

 Horregatik erabaki dugu eztabaida prozesu ireki eta zabal bat irekitzea, inplikazio sozial eta sindikalarekin, urte amaierarako gizarte gutunaren behin betiko erredakziora iristeko, alegia, Euskal Herrian bizi garen pertsona guztion sentipena eta gehiengoaren interesa jasoko dituen behin betiko proposamen bat erredaktatzeko.

Bidasoan  ere, guztion artean gutun sozialaren osaketan parte hartu eta egungo eredu ekonomikoa salatu eta bestelako eredu baten eraikuntzan indarrak biltzeko ahalegina egin nahi dugu, eta hortaz, ordezkatzen duzun eragileari prozesuan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu.  Irunen Urriaren 1an Ospital Zaharrean arratsaldeko 19:00tan orain arte egindako lana azaldu eta aurrera begirakoaz arituko gara.

Etiquetak: