Hilaren 26an, azken ostiralean, “Herritarron epaia” izeneko iniziatiba Irunera iristen da, 197/2006 doktrinari amaiera eskatzeko ekimen ibiltaria.
“Herritarron epaia” 80 hiri eta herritan eginen da, eta Iruñean izanen du bukaera, Anaitasuna pabiloian, irailaren 14an. Gogoratu, Gabriel Zabala preso irundarrari 197/2006 doktrina aplikatu diote.
Ekimena honetan datza: “Herritarron epaia” pasatzen den herri bakoitzeko herritarren ekarpenekin orrialde bat betetzea, eta, hala, gainerako herrietako orrialdeei gehituta, liburu bat osatzea, 197/2006 dotrinaren kontrako euskal herritarren ebazpena jasoko duena eta Europako instituzioetara bidaliko dena.
Irungo herri bilgunetik parte hartzea eskatzeaz gain, marrazki, esaldi, olerki, ....., argazki baten bitartez espetxe politikarekin eta salbuespen neurriekin amaitzeko zure ekarpena ere eskatzen dute.
“Herritarron epaia”, hilak 26, azken ostirala, 20:00tan Zabaltza plazan izando da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1607 irakurketak
- Castellano