Antzerkia Lakaxitan

Non: 
Lakaxita Gaztetxean, Anaka kalea, 20 Irun
Data: 
Igandea, Otsaila 3, 2013 - 19:00 -tik Astelehena, Otsaila 4, 2013 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea

cartel-"Emakume naizelako?" (Irantzu Mantxo, helduentzako ipuinak)
-"Egun-ero" (Bea Larrañaga, clowna)

Emakume naizelako?

Betidanik ipuinak eta kondairak balio izan dute gizartean debekatuta zeuden hainbat gai zabaltzeko. 

Alde batetik kultura, ohiturak mantentzen dira eta bestetik garrantzitsuak diren beste hainbat mezu, adierazmen askatasun falta egon denean, salatzen dira beraiei esker. 

Dena den emakumearen papera aztertzekoa da, estereotipoz  josita baitaude ipuinak eta emakumeon papera gutxietsita. Beraz ezinbestekoa da  ipuinen bitartez hazten jarraitzea baino alde hauek zainduz. 

Kontatu bai, gure esparrua aldarrikatu ere bai! 

Inoiz umorea eta gauza txikietan erreparatzen ahaztu gabe!

Irantzu Mantxo

Irakaslea edo bera dioen bezala hezitzailea. Eta honekin zerikusia daukana beti ikasteko prest. 

Horrela sortu zitzaion antzerkia ikasteko grina, edo ipuinen munduan murgiltzeko aukera,  heziketarako beharrezkoak direla dio eta. 

Orain dela zazpi urte gainera amatxo bezala, aukera paregabea izan du ipuin eta istorioen kontaketan entrenatzeko.

"Egun-ero"

Umore-izpi bat, clown kutsukoa, tamalez egunerokoa den egoera bat aurkezteko. Emakume askok isiltasunean jasaten duten indarkeria.

Egunero beren beldurren zamaren pean jaikitzen diren emakumeak.

Baina gaurkoa desberdina izango da, egun berezia....

Bea Larrañaga

Intujai Teatro taldearen sortzailea da Bea Larrañaga eta baita ere Pailaztana Klown Taldearen partaidea. 

Urte asko daramatza antzerkin hezitzen. Klown munduak harrapaturik dauka.

Munduko maskararik txikienaren aurkikuntza izan da berarentzat arte handi bat, eta sakoneko gauzataz barre egiteko eta gauza xumeenekin jolasteko aukera handi bat.

Etiquetak: