Belharra uhainari buruzko erakusketa Urruñan

Non: 
Urruñako Salle Posta
Data: 
Ostirala, Abuztua 29, 2014 - 09:00 -tik Asteartea, Iraila 30, 2014 - 17:55 -ra

Belharra Hendaia eta Donibane Lohizune artean sortzen den olatu erraldoiari ematen zaion izena da. Izena itsaslabarrean dagoen itsas belarretik datorkio. Itsasertzetik urrun sortzen da eta ur-motorrekin iritsi behar izaten da. Ez da olatu ziklikoa, eguraldiaren arabera sortzen baita. Maiz hamar metro baino handiagoko altuera izaten du, batzuetan 16 eta 17 metro bitartekoa izanik. Hala ere, 20 metroko altuera ere hartzen duela baieztatu izan da. Europako olaturik handienetarikoa dela esaten dute adituek.

Bakarrik surflari adituak ausartzen dira Belharrari aurre egiten. Horien artean, Peio Lizarazu, Benjamin Sanchis, Stéphane Iralour ala Yann Benetrix surflariak Belharraren gainean ibili dira.

Erakusketa honetan Gregory Rabejac y Eric Chauché argazkilariek azken 12 urte hauetako saio gogoangarriak bildu dituzte.

70x100 cm formatoan 30 argazki surf eta olatuei buruz eta 30x40cm formatoan 20 argazki gogo-aldarte eta erretratuei buruz osatzen dituzte bilduma.

Erakusketa abuztuaren 29tik irailaren 29ra Urruñako Salle Postan, 09.00etatik 12.30etara eta 14.00etatik 18.00etara ikus daiteke.

Etiquetak: