‘No hay tres sin dos’
Alejandra Diaz Ortizen mikro kontakizunen irkurketa
Jaiotzez mexikarra da, Madrilen bizi da eta eleberri batez gain, motz-motzak diren ipuinez osatutako hirugarren liburua argitaratu du dagoeneko. 2009an Trama Editorial argitaletxean, 'Cuentos chinos' argitaratu zen Luis Eduardo Auteren hitzaurrearekin. 2012an, 'Pizca de sal' liburuaren txanda da, Liburutegi Nazionaleko zuzendari ohiaren Luis Alberto de Cuencaren iruzkinarekin. Azkenean, 2014ko maiatzean, 'No hay tres sin dos'. Nobel Saridunaren biloba John Hemingway aitabitxiaren rola jokatuz.
Irakurketan egileak historia bat iruten hasiko da 3 liburuetatik abiatuz, narrazio koherentea eta ireki bat sortuz, zati askok osatua, eta umorea zein ironia osagai nagusiak direla. Gainera, bertan daudenen parte-hartzea bultzatuko da joko batez: Proposatzen den gai batetik abituta, ipuin motz bat sortzeko eskatzen zaie. Irabazleak animoa eta sari txiki-txiki bat eskuratuko du.
Ibilbideari buruz, zinemaren mundutik pasa da, Jaime De Armiñán bezalako zuzendariekin lan egun du. Musikaren munduan aritu zen bere herrialdean, laguntzaile gisa, ez neskame gisa, Joaquín Sabinaren eta Silvio Rodríguezen biretan (besteak beste). Madrilen instalatu zenetik hainbat argitaletxerekin eta komunikabideekin izan ditu lankidetzak.
Berari buruz esan ahal da Arturo Ripsteinekin galdu zuela inozotasuna, Luis Eduardo Autek Anjelica Hustonekin nahasten zuela, Joaquín Sabinak kanta bat oparitu ziola, Jaime Lópezek disko osoa idatzi ziola, garbitzaile profesionala izan zela eta atez ateko egutegi-saltzailea eta azken musua eman baino lehenago ihes egin zuen poeta batekin ezkondu zela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, https://alejandradiazortiz.wordpress.com/ bere blogean aurkitu ahalko duzue bere obraren lagun bat eta beste datu batzuk ere bai.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1186 irakurketak
- Castellano