Fermo urrundu dutela salatzeko kontzentrazioa astelehenean

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Astelehena, Abuztua 4, 2014 - 19:30

Fermin Vila irungo preso politikoa Alacant-eko Villena espetxera urrundu dute. Irundik 700 Km-tara aurkitzen da Alicante II presondegia.

Fermo, 2010ko ekainaren 24an, 23:30tan Belfasten PSNIk (Ipar Irlandako polizia) atxilotu zuen Guardia Zibilaren laguntzarekin. Pasa den ekainaren 20an Espainiara estraditatu zuten. Harrezkeroztik, Madrilgo Soto del Real kartzelan (434 km-tara) zegoen urrundu arte.

Elkarretaratzea astelehenean, hilak 4, 19:30tan, San Juan plazan burutuko da.

Etiquetak: