Festa Dezagun Gaurdanik Geroa dokuaren aurkezpena

Non: 
Lakaxita, anaka 20 Irun
Data: 
Osteguna, Ekaina 5, 2014 - 19:30
Antolatzen du : 
Irungo Bilgune Feminista

kartelaUdako giroa gerturatzen hasi zaigu ia, eta horrek festetara garamatza buruz! Lagunekin berriro elkartzeko aukera, goizeko ordu txikietara arteko dantzaldi eta tertuliak, ligoteoa... Horretaz guztiaz gozatzea da nahi duguna, denok jaietan gustora eta giro onean egon ahal izatea. Baina oraindik ere guztiok ez dugu lortzen berdintasunean parte hartzea gure herriko jaietan, beldurrek, debekuek, erasoek... toki handiegia dute eta. Hori guztia biltzen ahalegindu da dokumental hau, baina batez ere, egoera hauei guztiei aurre egiten ahalegintzen diren pertsona guztien lana da ikusiko duguna. Irungo alardea, Baztango mutil dantzak, txosna batzordeak, Giza probak, Bertsolaritza...

Asko ezagutzen dugun alardeen gatazkaz haratago joan nahi dugu honekin, ikuspegi orokor bat izaten, gure errealitateari aurre egiteko tresna bat izan daitekeela sinetsita baikaude.

Animatu zaitez eta etorri Irungo Lakaxitara, ostegunean, Ekainaren 5ean arratsaldeko 19:30tan. Dokumentala eta gero, pikoteo goxoa egongo da, eta eztabaida garagardo-ur-zuku edo nahi duzunarekin!

Etiquetak: