Kabigorriko bertso gauak

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Azaroa 6, 2014 - 19:30
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

argazkiaUrrikosaioarekin ikasturteari hasiera eman ostean, azaroaren 6an izango da hurrengo Kabigorriko bertso gaua, hileko lehen ostegunarekin batera, ohitura den moduan. Honako honetan, Aitor Errazkin irundarrak, Eneritz Zabaleta baionarrak, Alaia Martin oiartzuarrak eta Aitzol Barandiaran ataundarrak  kantatuko dute, Urko Casado astigartarraren esanetara.

Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da Egoitz Zelaiaren bertso jarriekin. Segidan, bat-bateko saioa osatuko dute arestian aipatu lau bertsolariek, eta saioa eta gero, dakizuen bezala, afaltzen geratzeko aukera paregabea eskaintzen du Kabigorrik.

Etiquetak: