Kontzertua: Eneritz Furyak eta Pelax

Non: 
Kabigorri
Data: 
Larunbata, Azaroa 15, 2014 - 23:00
Antolatzen du : 
Kabigorri

fotoEneritz Furyak, Eneritz Furyak ezizenaren atzean, Eneritz Dueso musikari irundarra dugu, Kasernarat taldeko kidea. Kasernarat proiektuaren baitan maiz aritzen da taldekiderik gabe, bakarka.

Bestelako hainbat musika taldetan ibili ostean, 2011. urtean osatu zuen taldea Ander del Sol eta Mikel A. Pedreño oreretarrekin batera eta hurrengo urtean atera zuten hauek euren aurreneko disko homonimoa. 2013. urtean hainbat sari jaso zituzten, hala nola, Rockein lehiaketako euskarazko talderik onenari saria, Donostiako Piraten musika lehiaketa eta Musikirun lehiaketako bigarren saria, baita single bat grabatu ere, 'Inoiz izan ginena' izenekoa.

Egun, bigarren lana grabatzen dihardute eta berriki Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona lehiaketa irabazi dute.

"PELAX"

fotoEgiako bakarlaria. Pelax

2013ko azken arnasetan sortu zuen bakarkako egitasmoa du, 10 urtez hainbat taldetan aritu ostean (the hostile, rock kam broom, tajon prieto y los kuajalotes...). Blues, Folk eta Rocka uztartzen ditu. Urte baten buruan 20 kontzertutik gora eskaini ditu Euskal Herriko hainbat taberna, gaztetxe eta enparantzetan. Kataluinatik ibiltzea ere atsegin du. 2014ko otsailean lokalean grabaturiko saio batzuk eskegi zituen interneten (Pillotegiko Saioak): http://pelax.bandcamp.com

Egun, Iñigo Irazokiren Sarako estudioan bere lehen diskoa izango dena ari da grabatzen gertuko musikari eta lagunekin.

Estekak:
http://kasernarat.bandcamp.com
https://www.facebook.com/kasernarat
http://furyak.blogspot.com

http://pelax.bandcamp.com/
https://www.facebook.com/pages/Pelax/435387849922264?fref=ts

Etiquetak: