Ekonomia Foroaren bilera irekia

Non: 
Irungo Atsegiña Elkartean
Data: 
Astelehena, Ekaina 16, 2014 - 19:30

caricaturaEkonomia Foroak ekitaldi ireki berri bat deitu du datorren ekainaren 16an, astelehenarekin, Irungo Atsegiña elkartean, 19.30etatik aurrera eta Jesus Burguera ekonomistaren zuzendaritzapean

Maiatzean egindako deialdiak sortu zuen interesa ikusirik eta azken hilabetean gertatutako hainbat berriren aurrean, Foroak bilera berri hau deitzea erabaki du. Dela egun gutxi, Europako Banku Zentralak, BCEk, neurri berriak jakitera eman zituen, diruaren balioa gutxituz eta bankuentzat dirua eskuragarriago jarriz, zertan nabarituko da guzti hau biztanlegoaren egunerokoan? Zergatik aurreratu du Espainiako Gobernuak Europak bankuak erreskatatzeko utzi zion diruaren zati bat? Nola uler daiteke ekonomikoki Podemosen sortze arrakastatsua?, zer dio bere programa ekonomia arloan? Zer eragin izango du ekonomian Erregearen abdikazioak?

Foroaren ohiko dinamika jarraituko da. Burguerak, sarrera moduan, gai hauek eta beste zenbait jorratuko ditu. Hortik aurrera, bertaratzen direnek bere galderak egiteko eta iritzia emateko aukera izango dute gai horien edo beste edozeinen inguruan.

Etiquetak: