Hitzaldia Hondarribian: Kutxabank publiko eta soziala

Non: 
Zuloaga Etxean
Data: 
Osteguna, Urria 16, 2014 - 19:00
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Bihar, urriak 16, arratsaldeko 19.00etan Kutxabanken pribatizazioari buruzko hitzaldia prestatu du Hondarribiko EH Bilduk Zuloaga Etxean. Hizlariak EH Bilduko kide diren Jone Etxeberria eta Antton Izagirre izango dira.

Kutxabanken pribatizazioaren auziak berebiziko garrantzia duela uste dute, hainbat urtetan herritarron aurrezkiekin eraikitako kutxa publiko hau esku pribatuetan geratzeko arrisku handia bait dago. Horregatik, gertatzen ari denaren informazioa izatea eta pribatizazio hau ekiditeko alternatibak egon badaudela ezagutzea ezinbestekoa dela iruditzen zaie.

Etiquetak: