Hitzaldia: "Zure seme-alabak erlijioan ez matrikulatu"

Non: 
Amaia Kultur Zentrua
Data: 
Osteguna, Urtarrila 30, 2014 - 19:00 -tik Ostirala, Urtarrila 31, 2014 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak eta Laikotasuna

Cartel

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikanoen Elkarteak Laikotasuna kolektiboarekin batera hitzaldi-eztabaida bat antolatu dute. Bertan, gure seme-alabak erlijio irakasgaian ez matrikulatzeko 10 arrazoi emango dizkigute.

 

Zure seme-alabak erlijioan 10 arrazoi

  1. Gurasoen ideologiaren arabera ikasleen arteko bereizketa eragiten du.
  2. Arlo horren egitarauak agintari erlijiosoek egiten dituzte. Eduki eta balore batzuk emakumeen eskubide eta askatasun sexualaren aurkakoak dira.
  3. Irakaskuntzaren beste arloei orduak kentzen dizkie.
  4. Guztien diruarekin ordaintzen dugu batzuen doktrinamendua.
  5. Erlijio irakasleak bere sinismenetan oinarriturik izaten dira aukeratuak. Gotzainek erabakitzen dute eta diru publikoarekin ordaintzen zaie.
  6. Eduki eta balore erlikioso batzuk arrazoi eta zientziaren aurkakoak dira funtsean.
  7. Berdintasunean oinarritu behar den heziketa ez da beti bateragarria erlijioaren baloreekin. Hauek gizarte antolakuntzan emakumeen menpekotasuna ezartzen dute.
  8. Aniztasunean oinarritutako hezkuntza eta erlijioari lehentasuna ematen dion sistema ez dira bateragarriak.
  9. Erlijio baloreak pentsamendu kritiko eta norberaren autonomiaren aurkakoak izan daitezke.
  10. Erlijio ezberdinek bere esparru propio erabili behar dute bere doktrinamendurako. Eskolak balore unibertsaletan hezi behar du eta ezagutza zientifikoen loperia ahalbideratu behar du.

Informazio gehiago Laikotasunari buruz

10 arrazoiak.... .pdf-n logo de pdf

 Deskargatu kartela .pdf-n logo de pdf

 

Etiquetak: