SAHARA - Elikagaien karabana

Non: 
Kabigorri
Data: 
Ostirala, Urtarrila 17, 2014 - 19:30 -tik Larunbata, Urtarrila 18, 2014 - 23:30 -ra
Antolatzen du : 
Kabigorri eta Tadamum

logotipo

Kabigorri.- Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak X. elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 39 urte han bizi dira 200.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.

Lagundu nahi baduzue, urtarrilaren 16tik 18ra arte, Kabigorri Ateneora: ATUNA, SARDINAK, ARROZA, AZUKREA, LEKALEAK, PASTA eta KOMPESAK ekar ditzakezue.

Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dizuegu, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.

Halaber, 2014ko uztailan eta abuztuan gure herrira etorriko diren 9-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu saharrarentzat harrera-familiak behar ditugu. Zuen seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi baduzue, eta interesatuta bazaudete elkar-harrerapen horrekin, Udalako Ongizate Sailara ala guregana argibide bila jo dezakezue, 2014ko otsailaren amaiera arte.

Mila esker zuen laguntzagatik.

TXINGUDI SAHARAREKIN TADAMUM ELKARTEA

www.tadamum.org

tadamum@hotmail.es

Teléfono: 666501350

Etiquetak: