Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP elkarteek elkarrateratzea deitu dute BBNNtan kutxa banku-fundazio bihurtzeko prozesua geldiarazteko

Non: 
Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean (Miramon ibilbidea, Donostia)
Data: 
Osteguna, Iraila 18, 2014 - 13:00 -tik Ostirala, Iraila 19, 2014 - 12:55 -ra
Antolatzen du : 
Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP

kartelaPNV, PSE eta PPk kutxak ebasteko duten planaren arabera orain arte gipuzkoar guztion ondare izan dena inolako kontrol publikorik gabe kudeatuko luketen 15 patronoak izendatuz Batzar Nagusitan egin nahi duten kromo-banatzearen aurrean, Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek gizarteari mobilizaziorako deia egin eta
elkarrateratzea deitu dute irailaren 18an, ostegunez, 13:00tan Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren aurrean (Miramon ibilbidea, Donostia).

Kutxa banku-fundazioan bilakatzea ez da legez derrigorrezkoa, eta badira alternatibak, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezturikoa edota Ekai Center-ek planteatu duena, kreditu-kooperatiba forma duten aurrezki kutxen formula frantsesa adibidez.

Alternatiba hauek aztertu eta eztabaidatuak izatea exijitzen dugu Kutxaren kontrol publikoa bermatuko duen bidea topatu arte PNV, PSE eta PPk nahi duten bezala kontrol hau 15 pertsonari oparitu beharrean.

Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop plataformak Kutxak ere egiten dituen abusuen aurkako elkarteak dira, kaleratzeak edota IRPHa bezalako abusuzko klausulak aplikatzea kasu. Banku-fundazio bilakatu eta Kutxabanken akzioak inbertsore pribatuei saltzeak ez du egoera hobetuko, eta ondorioz erantzutera derrigortuta gaude.

Baina jokoan dagoena askoz larriagoa da. Nahi dutena ondare publikoa guztiz ebastea da, eta ondorioz dei egiten diegu gainerako eragile sozialei eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako gizarteari oro har, PNV, PSE eta PPko baseak barne, hiru alderdi hauen buruzagitzei aurre egitera, gure lurraldearen etorkizunarentzat zeharo kaltegarriak lirateken urratsak egin ez ditzaten.

Berria Berri erlazionatua: Kaleratzeak STOP eta IRPH STOP-ek Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxaren inguruan eginiko proposamena positiboki baloratzen dute

Etiquetak: