“Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra izango da Lakaxitan

Non: 
Lakaxitan
Data: 
Osteguna, Martxoa 27, 2014 - 19:30
Antolatzen du : 
Irungo Bilgune Feminista eta Lakaxita

cartel

Martxoak 27, osteguna, Say Lindell-ek (aktibista soziala, psikologoa eta “La Ruptura sentimental, del amor al duelo” liburuaren egilea) “Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra gidatuko du Lakaxitan.

Humanitatearen historian zehar pertsonen arteko afektua kezka iraunkorra izan da. Mugimendu sozialetan elkar erlazionatzeko moduei buruzko interesa ez da beti nabarmena izan. Tailerrean kolektiboki galdera batzuk erantzuten saiatuko gara: erlazio guztiek jarraibide amankomunak dituzte? Ze erlazio mota existitzen dira? Nondik dator maitasun erromantikoaren ideia? Gure helburu nagusia gai interesgarri honen inguruan jakinmina pizten jarraitzea izango da.

Tailerra bukatzerakoan luntx goxo bat eskeiniko dugu. Anima zaitez parte hartzera!!

Mesedez konfirmatu zure partaidetza hurrengo posta elektronikoan: arteder18@gmail.com. Eskerrik asko!

Etiquetak: