Txingudiko paduretako Jardunaldi teknikoa hezeengunetako ingurumen-berriztapena

Non: 
Txingudiko Paduretan (Irun-Gipuzkoa)
Data: 
Osteguna, Urtarrila 30, 2014 - 09:30 -tik 18:30 -ra
Antolatzen du : 
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

foto

Urtarrilaren 30ean Txingudiko Paduretan (Irun-Gipuzkoa) izango dugun “Hezeguneen Ingurumen-berriztapena ” deituriko jardunaldi teknikoaren berri eman nahi dizugu.

Txingudiko Padurak nazioarteko aintzatespena  dute, horren lekuko dira adibidez, Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (HBBE) zein Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapenak Natura 2000 sarearen barruan. Gainera, 2002ko urriaren 24an nazioarteko garrantzia duen hezegune bihurtu ziren RAMSAR hitzarmenaren baitan (erregistro zenb. 1264).

Jardunaldi hauen antolakuntza Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ardurapean dago.

Gure gonbidapena interesekoa baduzu edo inolako zalantzarik izanez gero, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan e-mail bidez (txingudikopadurak@gmail.com / txingudi@ej-gv.es) edo telefonoz (+ 34 943 61 93 89).

TXINGUDIKO PADURETAKO JARDUNALDI TEKNIKOA HEZEENGUNETAKO INGURUMEN-BERRIZTAPENA

Aldibereko itzulpen zerbitzua (gaztelania – frantsesa / frantsesa – gaztelania)

9:30 - 9:45 Jardunaldi Teknikoaren irekitzea Ana Oregi Bastarrika-ren eskutik (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua)

9:45 -10:15 Bisita Gidatua Plaiaundin burutu diren ingurune-hobekuntzak ezagutzeko.

10:15 -11:00 HEZEGUNEEN BERRIZTAPENA, JARRAIPENA ETA INGURUNE-LILURA. Jordi Sargatal (Parc Natural dels Aiguamolls de l'Empordà -ko eta (1984-1998) eta Territori i Paisatge Fundazioko Zuzendaria (1998-2009). Gaur egun, Mascort Taldeko Zuzendari Orokorra, Turismo jasangarrian dihardu.)

11:00 - 11:45 EAEKO UR-MASEN JARRAIPEN-SAREEN EGOERA. HEZEGUNEEN JARRAIPENA. Alberto Manzanos (Uraren Euskal Agentziako Obra eta Plangintza Saileko Informazio Hidrologikoko Teknikaria)

11:45 - 12:15 Atsedenaldia eta Kafea

12:15 - 12:45 RAMSAR-EKO HITZARMENA ETA BERE ERABILERA ESTATU MAILAN. Magdalena Bernués (Hezeguneen Kontserbazioko eta Inbentarioetako Zerbitzua. MAGRAMA)

12:45 - 13:15 EAEKO HEZEGUNEAK. Azucena Salazar. (Ingurumen teknikaria. Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza)

13:15 - 16:00 Bazkaria (Bazkaria norberaren ardura da)

16:00 - 16:30 ÎLE NOUVELLE : DÉPOLDERISATION BIDEZ BURUTUTAKO BERNATURALIZAZIO PROIEKTUA. Sylvain Cardonnel (Natura-Gune Sentiberetako Zaindari Kudeatzailea. Gironde-ko Batzorde Orokorrero Ingurumen eta Turismo Zuzendaritza)

16:30 - 17:00 TXINGUDIKO PADURAK: ETORKIZUNERAKO LEHIO BAT. Alberto Luengo (Txingudiko paduretako teknikaria – Eusko Jaurlaritza)

17:00 - 17:15 Atsedenaldia eta Kafea

17:15 - 17:45 SALBURUAKO HEZEGUNEEN BERRIZTAPENA ETA BIODIBERTSITATEAREN KONTSERBAZIORAKO KUDEAKETA. Fernando de Juana (Eraztun Berdeko eta Biodibertsitateko Buruzagia. Vitoria-Gasteiz Udala )

17:45 - 18:15 OKA-ko GOIKO ESTUARIOAN INGURUNE-BERRIZTAPENAK (URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA). Manu Monge (Urdaibai Biosfera Erreserbako Teknikaria, Eusko Jaurlaritza)

18:30 Jardunaldi teknikoaren itxiera.

Etiquetak: