Kutxa publiko eta sozial baten alde, banku-fundazio bihurtzearen aurka
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH stop Gipuzkoa elkarteek, Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataformaren kide diren heinean, urriaren 24ean Kutxaren Batzar Orokorrarenaurrean egingo diren mobilizazioetan esku hartuko dutela iragartzen dute.
Egun horretan Donostiako Andia kalean kanpaldia egingo dugu goizeko 11etatik arratsaldeko 5ak bitartean, Kutxa banku-fundazio bihurtzea ekiditeko. Dagoeneko frogatua geratu da eraldatze hau ez dela derrigorrezkoa.
Kanpaldian pribatizaziaren aurkako plataformaren kide diren elkarte guztiek hartuko dute esku, eta baita atxikipena iragarri duten beste eragile sozial eta politikoek ere.
Kaleratzeen eta IRPHaren aurkako elkarteen kanpin-dendek Kutxa eta Kutxabanken egungo kudeatzaileen jarrera antisozialak salatuko dituzte, hala nola etxegabetzeak, IRPHa, maileguak funts putreei saltzea, abal-emaileen gaineko abusuak eta etxea ordainetan hartu eta alokairu soziala ematea sistematitkoki ukatzea.
Eguerdiko 12etan prentsaurrekoa eskeiniko da, eta bertan izango dira abusu horien biktimen ordezkariak.
Arratsaldeko 3tan, eta konpromisarioak Kutxaren batzarrera sartzearekin batera, kazerolada handi bat izango da PNV, PSE, PP eta CCOO-k Gipuzkoako gizarteari egin nahi dioten lapurreta salatzeko.
Gizarte osoa gonbidatu nahi dugu mobilizazioetan esku hartzera, PNV, PSE, PP eta CCOO-ko militanteak barne.
Kaleratzeak Stop Desahucios Araba
Kaleratzeak Stop Desahucios Bizkaia
Kaleratzeak Stop Desahucios Gipuzkoa
IRPH Stop Gipuzkoa
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1136 irakurketak
- Castellano