Dokumentala: INDOMABLES, una historia de mujeres libres

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urria 16, 2014 - 10:45
Antolatzen du : 
Kabigorri

kartelaINDOMABLES, emakume libreen historia

Dokumental hau 2012an atera zuten, eta ZerikusiAk ekoitzi zuen. Mujeres Libres erakunde libertario eta feministaren historia kontatzen du. Antolakunde horren helburua zen emakumeak beren kaxa aska zitezela morrontza ankerretik. Lan bikaina egin zuen, beren kideak berak ere epel agertzen ziren arren haien borrokekiko: 1936an, jada aldizkariaren lehen alea atera zuten, "Mujeres Libres" izenburuarekin, eta horrela hasi zuten lan bikaina. Nahiz eta aurrekariak bazituzten aurreko hamarkadetan ere, aldizkari hori agertu zenetik aurrera aitortzen zaie gailurra. Gero, 1937ko abuztuan, Mujeres Libresen Federazio Nazionalaren estatuko lehen kongresua egin zen Valentzian. Antolakunde horren ondorioz, Mujeres Libres 20.000 afiliatu izatera iritsi zen.

Egia esateko, beren lana Espainiako Gerra Zibilean egitea ez zen erraza izan, eta ezta frankismoaren garaipenaren geroko ondorioak jasatea ere. Hala eta guztiz ere, izugarrizko lana egin zuten, historian paregabea, nahiz eta hortik kanpo utzi.

Etiquetak: