Erakusketa: Colombia desplazada

Non: 
Kabigorri
Data: 
Astelehena, Urria 27, 2014 - 19:30 -tik Astelehena, Azaroa 10, 2014 - 22:30 -ra
Antolatzen du : 
Kabigorri

foto"COLOMBIA DESPLAZADA" ERAKUSKETAKO GAIAK.

COLOMBIA DESPLAZADA:

Erakusketaren helburua da Kolonbian bizi den gatazka armatu ukatuaren egoera ikusarazi eta salatzea. Gizarte-mugimenduek etengabe aurre egin behar izaten diete kriminalizazioari eta Giza-eskubideen defendatzaileek jasaten dituzten eraso eta mehatxuei. Erakusketa Kolonbiako gerraren ondorioetako batean (eta aldi berean kausa) ardazten da: pertsonen eta komunitateen desplazamenduak. Gure abiapuntua Kolonbiako gerra lurraldeak hartu eta kontrolatzeko gerra bat delako teoria da.

Inguruabar horretan, funtsezkoa da enpresa transnazionalen papera ere, lurrak bereganatu eta komunitateak bota egiten baitituzte gobernuaren babesarekin, eta ingurumena ere txikitu egiten dute. Erakusketa honen bidez, desplazamendu behartuaren dramarengatik komunitateek, batik bat nekazaritzakoek, eta ez Kolonbian bakarrik, bizi dituzten zailtasunak islatu nahi ditugu; baina baita funtsean horri aurre egiteko estrategiak ere. Erakusketak, ahal den neurrian, itxaropen-arrasto bat uzten du, edo, gutxienez, aldarrikatzen du, eta horri eusten dioten antolakundeen eta pertsonen aldeko omenaldi bat da.

Ez da erakusketa triste bat, dramatikoa edo indarkeriazkoa (odola, etab.), baizik eta alaitasun-ezaugarri batzuk ez ezik borroka, erresistentzia eta itxaropena ere gordetzen dituen erakusketa da.

  • Hainbat multzotan zatitzen da erakusketa:
    • emakume kolonbiarrak gatazkaren aurrean
    • herri indigenak
    • biztanleria afrokolonbiarra
    • nekazariak
    • arrantza
    • meatzaritza
    • gizarte-mugimenduak
    • elikadura-burujabetza

Erakusketak autogida bat dauka, euskaraz eta gaztelaniaz, bisitariek haren jarraipena egiteko balio duena.

Etiquetak: