I. Beñat Elzo Mendi Lasterketa

Non: 
Jaizkibel
Data: 
Larunbata, Azaroa 1, 2014 - 00:00 -tik 23:55 -ra

Azaroaren 1ean ospatuko da Hondarribian
Jasotako dirua Sanfilippo sindromearen ikerketarako emango da

logo

Azaroaren batean, larunbata, lehenengoz ospatuko da Hondarribian ‘Beñat Elzo Mendi Lasterketa - Carrera de Montaña Beñat Elzo’. 10 kilometrotako ibilbide mixtoa (asfaltoa eta mendia) izango duen lasterketa honek, irteera zein helmuga kirol kaian izango ditu. Helburu solidarioa duenez, jasotako dirau Sanfilippo sindromearen ikerketarako bideratuko da. Egun berdinean familientzako karrera bat ere izango da.

Beñat Elzo 2013ko azaroaren 1ean hil zen. Igerilari eta arraunlari ohia kirola egiten zegoela joan zen, mendian korrika. Beñaten lagun batzuk bere oroitzapenean lasterketa bat antolatzea erabaki zuten eta gainera hau solidarioa izango zela adostu. Lan talde honek Biosnar Triatloi Klubaren laguntza jaso du. Izan ere, horrelako ekimen bat aurrera ateratzeko elkarteren baten babesa beharrezkoa da. Biosnarrek ekitaldian lagunduko du eta antolatzaileek bolondresak behar dituzte lasterketaren egunerako. Era berean, oraindik zabalik da babesleen bilaketa, bai etalaguntzaileena ere. Diruarekin lagundu nahi dutenentzat kontu korronte bat zabalduko da.

Lasterketa goizeko hamaiketan hasiko da, kirol kaian. Handik hondartza aldera joko dute, gero bidegorritik kai berri aldera eta faroko igoerara. Bertan Talaia Bidea hartuko da eta, faro ondotik, kanpineko aparkalekura igo, Artzura doan pista hartuta. Depuradora ondoren, eskubira Talaia Bidera. Gornutzera iritsita, pista igo eta berriz farora. Depuradorara iritsi baino lehen bidexkatik gora Atalaia baserriraino eta ondoren hormigoizko pistatik faroraino. Talaia Bidetik kai berrira eta bidegorritik kirol kai aldera, helmugara.

Parte hartu nahi dutenek www.kirolprobak.com web orrian eman behar dute izena. 18 euro balio du dortsalak, 17 txip horia dutenentzat. Karreraren egunean ere izena eman ahalko da (20 euro), baina antolatzaileek eskatzen dute lehenagotik egitea, azken orduko lanak kentzeko. Izena ematen duen orok kamiseta, anoia (bitartean eta bukatzean) eta asegurua izango ditu eta oparien zozketan sartuko da.

Egun berdinean familien lasterketa burutuko da. Kilometro pasatxoko ibilbidea egin ahal izango dute haurrek gurasoekin. Parte hartzeak bost euro balio du eta partaide guztiek oroigarri gisa medaila bana jasoko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 615-794290 (Iñigo) edo 615-742367 (Imanol) telefonoetara. 

mapa

Etiquetak: