Ekainaren 4an ikasturteko azken bertso gaua Kabigorrin

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Ekaina 4, 2015 - 19:30
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Ekainaren 4erako dago deituta 2014-2015 ikasturteko azken bertso gaua, 19:30etan Irungo Kabigorrin, Bidasoaldeko Ateneoan. Manu Goiogana irundarra Lesakatik helduko diren Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”rekin ariko da eta, era berean, guztiek egin beharko dute bertsotan Oihana Aranburu hondarribiarraren aginduetara, berak jarriko baititu gaiak, eta berak saioa aurkeztuko.

Bat-bateko saioaren aurretik, Urko Casado astigartarrak bertso berriak kantatuko ditu, saio hortarako propio jarriak, joan den urritik honako bertso gau guztietako ohiturari segika.

Etiquetak: