Hitzaldia: "Trantsiziotik argentinar kereilara Frankismoaren garaiko krimenak direla eta" Alfredo Grimaldos eta Manuel Blanco Chiviterekin

Non: 
Ospitale Zaharra
Data: 
Osteguna, Ekaina 4, 2015 - 19:30
Antolatzen du : 
Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”

Diktadura frankistatik monarkia parlamentariora pasatzeko, zalantzan jarritako “trantsizio eredugarria" izenaz ezagututakoari buruzko polemika da. Konbultsioak jotako aldi hartan berrehun bat hildako izan ziren eta faxismoaren aurkako borrokaren aldarrikapen ugariri uko egitea ekarri zuen oposizioko zati handi baten aldetik, uko egite horien artean errepublika jomuga zela. Eredu honetan amnesia politikoa gailendu zen, baita frankismoaren biktimak zein demokraziaren aldeko borroka ahaztu eta baztertu egin ziren. Ahazte horrekin, iraganaldi frankistaren era eta modu askoren jarraipena forjatu zen (frankista guztiak barne zeudela) eta hortik atera da egungo erregimena, zeinak egungo erregimen ustela eta lapurra ekarri baitu izan diren gobernu guztien aldetik.

Panorama honetan sortu zen 2010ean frankismoaren garaiko krimenen aurkako kereila argentinarra Buenos Aires hirian. Gaur egun aurkeztutako egozteak eta prestatzen ari direnak eragina dute gizateriaren aurkako krimenetan zuzenean parte hartu zuten polizia, guardia zibil, epaile, ministro eta militar andana luze batengan, maila batean edo beste batean arduradun ziren aldetik eta diktaduraren beraren kide parte-hartzaile eta onuradun izan diren aldetik ere bai.

Alfredo Grimaldos Feito (Madril, 1956)
Informazio Zientzietako lizentziaduna da (Universidad Complutense, Madril) 20 urte oraindik ez zituela hasi zen idazten Franco hil ondoren sortu ziren argitalpen batzuetan (Alternativas, España Crítica eta Tricolor).

1977an Ediciones de la Torre argitaletxeko ikerketa taldean sartu zen eta Contra el Pacto de la Moncloa liburua argitaratu zuen. Liberación eta La Tarde de Madrid egunkarietako erredaktorea izan da eta Área Crítica aldizkaria zuzendu zuen. 1989tik El Mundo egunkariko flamenko kritikaria da.

Bere liburuan artean hauek nabarmentzen dira: La sombra de Franco en la Transición (Oberón, 2004), La CIA en España (Debate, 2006), Zaplana. El brazo incorrupto del PP (Foca, 2007), La Iglesia en España: 1977-2008 (Península, 2008), Esperanza Aguirre, la lideresa (Foca, 2009).

La CIA en España liburuko 12. kapituluan, Alfredo Grimaldosek adierazi du koltzaren ondoriozko gaixotasunik eta intoxikazioaren benetako arrazoia Torrejoneko base militarrean izandako isurketa bakteriologiko bat izan zela.

Manuel Blanco Chivite
Donostian jaio zen 1945ean. Kazetaria, idazlea eta El Garaje Ediciones argitaletxeko egungo zuzendaria da. PCE(m-l) eta FRAP alderdietako kidea izan zen Francoren diktaduran. 1975eko irailean hiltzera kondenatu zuten baina azkenean, horren ordez, 30 urteko kartzela zigorrarekin kommutatu zuten epaia.

"La Comuna" elkarteko kidea da. Frankismoaren azken etapan borroka egin zuten gizonek eta emakumeek osatzen dute elkarte hori. Hirurogeiko hamarkadatik diktadurari aurre egin zion belaunaldikoa izanik, tortura, kartzela, atzerriratzea, klandestinitatea eta mota anitzeko mendekuak jasan zituen.

Etiquetak: